Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erloju (ETCn 11.625 agerraldi: orobat erloj g.er., eta erloi g.er.) 1 iz denbora neurtzen eta ordua adierazten duen tresna. ik ordulari.

Talibanek diote amerikarrek erlojuak dituztela eta beraiek denbora.  Berria - Mundua   2004-01-18

Charliek eskumuturrean ipini du erlojua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 138. orr.

Besoa altxatu zuen nire gibelean, erlojua erantzi, eta uhalaz lotu zidan eskumuturrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 180. orr.

-Nire ondoan eseri zen atzo arratsaldean Café Sistiana-n -esan zuen Neuhäusl jaunak, erlojuaren tapa itxi eta txalekoaren patrikan sartuz-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.

Ganbaratxoko ilunpean, bizpahiru bider altxatu nuen erlojuaren estalkia, doinua entzuteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Kolorezko txalekoak erabiltzen zituen, eta zilarrezko zintzilikarioak erlojuaren katean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Masailean zuen orezta beltz, kizkur batek patrikako erlojuaren malgukiak adina jirabira egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Begiratu bakoitzean, erlojua belarrira daramat, eta tiki-takari adi geratzen naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Erlojuen eraikuntzarako kalkuluak eta mekanismoak ahalik eta modurik egokienean azaldu ditut, erabiltzeko errazak izan daitezen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4570. orr.

Horiek ondorengoei tratatu asko utzi zizkieten makineria eta erlojuei buruzkoak, hain zuzen ere, matematikaz eta lege naturalez baliatu zirelako gauza horiek aurkitu eta azaltzeko orduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 510. orr.

Bederatziak pasatuak izango ziren erloju gehienetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Optikari baten erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

8:00 irakurriko duzu erlojuko numero berdeetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Erlojuko kukuak fuerte kantatuz gero, euria zekarren -horixe esaten zuen Lucasek-.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 41. orr.

San Pankrazio kanpandorreko erlojuak jo du: arratsaldeko laurak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.

Erlojuak ordua jo zuenean, ate joka ari zirela entzun nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Erlojua 1:45etan geldirik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.

Erlojuak hamabiak jo zituen izebak musu eman zidanean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Erloju honek sekula ez omen dit huts egingo, baldin eta ez bazait ahazten erlojuari giltza ematea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Agian erlojua aurreratuta egongo da; ez dakit ondo dabilen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 80. orr.

-Ez duzu usteko erlojua ostu dizudanik, ezta? -hots egin zuen Dembak, izuturik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 170. orr.

Gaurtik aurrera «erlojua martxan» jarriko da, Ibarretxeren esanetan, bakea eta akordio politikoak lortzeko.  Berria - Harian   2005-04-18

Erlojuan hasi da atzerakoa; gero eta gutxiago falta da beraz lehergailuak eztanda egiteko.  Berria - Gaiak   2004-10-12

Denbora? izoztuta dago, erlojua geldirik.  Berria - Kultura   2004-04-01

Lehergailuaren erlojuak huts egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orratzak ehun eta hogei kilometro orduko abiadura markatzen du, eta erloju digitalak hirurak eta zazpi minutu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Denda berria ireki zuen, Azoka Plaza Zaharrean, pragatarren oroitza zenez geroztik, erloju astronomikoa dagoen plazan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Gaua begirik bildu gabe joan zitzaion ia kilo erdia balio zuen erloju deportiboari begira.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 57. orr.

Begiak goratu eta Saint-Eustacheren erloju argiduna ikusi zuen, elizaren irudi grisarekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Hautsa biltzen ari zirela alferrik erloju matxuratuak, beti hamabiak eta hamar minututan iltzatuta zeudelako orratzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.

Autoaren bolante ondoan zegoen erloju borobilaren orratzek jiraka jarraitzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Portzelanazko zakur irribarretsuak, zizeilu ilundua, zutikako erloju handia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Eskuturreko erloju eder bat?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 60. orr.

Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Gero eta maizago begiratzen zion bere urrezko erlojuari.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 158. orr.

Urrezko erloju katedunarekin eta zigilu-eraztun gorri batekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Elizako erlojuak erdietako kanpaia jo zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Zenbat denbora daramat hemen, dorreko erlojua aditzen? Hamabi ordu?  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 208. orr.

Idazle horiek, gainera, urezko erlojuak egiteko metodoak ere aurkitu dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Egunkari-orrien hotsak eta hormako erlojuaren tiki-takak bakarrik eteten zuten isiltasuna.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

-Ze ordutan bizi gara? -galdetuz, paretako erlojura zuzendu zituen begiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 193. orr.

Sakelako erlojua oparituko zioat -pentsatu zuen bere kabutan-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Mesanotxeko erlojuak eguerdiko hamabi eta erdiak zirela adierazten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Hamaikak laurden gutxi markatzen zuen San Bizenteko erlojuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 82. orr.

Bulebarreko erloju aurrean zeuden.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Rañolas erloju-konpontzaileak, bere tailer txikian, orduak filosofatzen ematen ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 238. orr.

Erloju-fabrika batean lan egin zuen hainbat urtez.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Txalekoan erloju-kate astun bat agerian zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.

Leihoan gurpilak, gurpiltxoak, erloju orratzak eta erloju koadranteak zeuden.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Kamera korazatua irekitzeko, sarraila bakoitzak bere erloju-mekanismoaren arabera saltatu ondoren ere, bi gizon behar dira.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

Trelawney andereñoa adi-adi zegoen te-kikarara begira, erloju-orratzen kontrako zentzuan jirarazten zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

-Jangelako erloju-kaxaren giltza duk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 115. orr.

Dorreko esku-eskaileretatik igo eta, erloju-gelara iristean, tresnaren aurrean geratu ziren; tresna zaharrak ziren, pieza lodiz eginak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.

Sabel hutsa erloju bonba bat bezala taupadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Erloju bonba da Auzitegi Nazionala prozesurako.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

Orain erloju-mota eta irudi desberdinak azalduko ditut, nork asmatu zituen esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4470. orr.

Ez erloju tik-takik ez euli firrindarik ez zen aditzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Prismatiko batzuk ere topatu nituen, leiarrak apurturik, eta kate-erloju bat ere bai, kristalik eta orratzik gabea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Pistolari begiratu zion, sakel-erloju bati begiratzen zaion eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 89. orr.

Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren, esmokin beltza eta txaleko zuria soinean, beren patrika-erlojua eta guzti.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 34. orr.

Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen, bere kirol-erlojuko kronometroan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Jauregiko aitzin-paretako albo batean genuen eguzki-erloju zaharrari beha.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

Norbaitek -Kupidok, esan zidan Josebak telefonoz deitu eta kontatu nionean- harea-erlojuari buelta eman balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Guztia zegoen berdin: kuku-erlojua, telefono beltza, Lucasek egindako egurrezko esekitokia, gitarra eskuan zuen gazte tirantedun bat, ispilua, koadro inpresionista baten imitazioa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.

Tximiniako apalean, pitxerrak ageri ziren, kobrez landutako paisaiez hornituak, eta pendulu erloju bat erabat urreztatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Altzariak estaltzeko zorroak zeuden, bai eta alabastrozko pendulu erloju zutabedun bat ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Paret-erlojuko orratzak bederatzi eta erdietan zeuden.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

Eliz erloju batek ordua jo zuen non edo han.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Emakume erloju txikiek, kaxaren aldetik biraturik, izar erorien biribiltasun distiratsuak zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

5 irud/hed

Gizakien zein txinpantzeen erloju biologikoa hurbileko beste espeziena baino askoz geldoagoa dela aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-25

DNA aztertu dute espezien erloju genetikoa alderatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Erloju biokimiko sintetikoak sinkronizatzeko era ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Luze bizi den espezie bat denbora gutxi bizi den beste batekin parekatzen baduzu, diferentzia handiak aurkitzen dituzu haien erloju molekularretan.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Berilioa erloju kosmologiko moduan erabiltzeko teoriak indar handia hartu du azkeneko hamarkadetan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Memoriaren erlojuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

6 horma-erloju horman jartzen den erlojua.

Horma- erloju baten hotsa bakarrik entzuten zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Horma- erloju bat, esferan pintaturik loreak zeuzkana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Bere baitatik ateratako horma- erlojuaren pendulua balitz bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Horma- erloju elektronikoa, bideoa, zenbait euro...  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 122. orr.

7 erlojuaren aurka/kontra

Erlojuaren kontra bezala ibili ziren lanean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Banaka, 45 ontzako egurra ebakiko dute, erlojuaren aurka (3, 2, 1, 0 puntu).  Berria - Kirola   2004-06-27

Angel Vicioso jaun eta jabe izan da erlojuaren aurkako proban.  Berria - Kirola   2004-06-06

Erlojuaren aurkako etaparen ostean mutilak animoz hobeto daude.  Berria - Kirola   2004-07-10

Ehun herrialde baino gehiago hartzen ari dira parte, OME Osasunerako Mundu Erakundeak gaitza gelditzeko «erlojuaren kontrako lasterketa» deiturikoan.  Berria - Gaiak   2006-01-18

25 kilometroko erlojuz kontrako batek jarriko dio amaiera itzuliari.  Berria - Kirola   2004-06-20

Gidariek 1.438,48 kilometro egingo dituzte, 377,13 kilometro erlojuaren aurkakoak.  Berria - Kirola   2004-06-03

Erlojuaren aurkako munduko txapelduna.  Berria - Kirola   2004-07-02

8 erlojupeko ik erlojupeko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere erloju (4); bi erloju (3); da erloju (5); erloju bat (51); erloju batek (7); erloju baten (8); erloju biologikoa (4); erloju bonba (5); erloju bonba bat (3); erloju eta (3); erloju fabrika (4); erloju handi (6); erloju handi bat (4); erloju handiari (5); erloju handiari begiratu (3); erloju hori (3); erloju hura (3); erloju kate (5); erloju lehorrak (4); erloju miresgarria (3); erloju orratzak (3); erloju politikoa (3); erloju politikoa eta (3); erloju txiki (4); erloju zahar (3); eskumuturreko erloju (4); eskumuturreko erloju bat (3); eta erloju (14); harea erloju (3); hareazko erloju (5); hareazko erloju bat (3); horma erloju (6); hormako erloju (4); kuku erloju (8); paretako erloju (3); urrezko erloju (13); urrezko erloju bat (4); zuen erloju (4)

bere erlojua (3); bere erlojuan (3); dorreko erlojua (4); elizako erlojuak (5); ene erlojuan (3); erlojua atera (13); erlojua atera nuen (3); erlojua atera zuen (5); erlojua ateratzen (5); erlojua ateratzen du (5); erlojua begiratu (11); erlojua begiratu zuen (5); erlojua begiratzen (3); erlojua erakutsi (3); erlojua ere (6); erlojua eta (11); erlojua gelditu (6); erlojua gelditu egin (3); erlojua izan (3); erlojua kendu (4); erlojua kontsultatu (6); erlojua kontsultatu du (5); erlojua seinalatu (5); erlojua tiki (3); erlojua tiki taka (3); erlojuak bostak (4); erlojuak ere (4); erlojuak eta (5); erlojuak ez (3); erlojuak hamabiak (5); erlojuak hamabiak jo (3); erlojuak ordu (3); erlojuak ordua (5); erlojuak ordua jo (3); erlojuak orduak (5); erlojuak orduak jotzen (3); erlojuan seiak (3); eskumuturreko erlojua (5); eta erlojua (16); eta erlojuak (7); hormako erlojuak (3); kanpandorreko erlojuak (3); kuku erlojua (4); nire erlojua (6); nire erlojuan (6); poltsikotik erlojua (3); poltsikotik erlojua atera (3); sukaldeko erlojuan (3); urrezko erlojua (10); urrezko erlojua eta (3); zuen erlojua (6); zuen erlojuak (5)

bere erlojuari (11); bere erlojuari begira (3); bere erlojuari begiratu (5); da erlojuaren (4); erlojuaren aurka (13); erlojuaren aurkako (13); erlojuaren aurkako proban (3); erlojuaren azpian (3); erlojuaren geziak (3); erlojuaren katea (4); erlojuaren kontra (8); erlojuaren kontrako (8); erlojuaren kontrako lasterketa (5); erlojuaren kontrakoan (3); erlojuaren orratz (4); erlojuaren orratzak (4); erlojuaren pendulua (3); erlojuaren tik (4); erlojuaren tik tak (4); erlojuari begira (24); erlojuari begiratu (86); erlojuari begiratu bat (3); erlojuari begiratu dio (10); erlojuari begiratu eta (9); erlojuari begiratu nion (10); erlojuari begiratu zion (40); erlojuari begiratuko (4); erlojuari begiratuko dio (3); erlojuari begiratuz (5); erlojuari begiratzen (10); erlojuari begiratzen dio (4); erlojuari begiratzen zion (3); erlojuari behatu (9); erlojuari behatu zion (3); erlojuari egin (3); erlojuari erreparatu (6); erlojuari eta (3); erlojuari ordurik (4); erlojuari ordurik ez (4); erlojuari so (9); erlojuari so egin (6); erlojura begiratu (12); erlojura begiratu nuen (4); erlojura begiratu zuen (3); erlojurik ez (6); erlojurik gabeko (4); erlojuz kontrako (3); eskumuturreko erlojuari (11); eskumuturreko erlojuari begiratu (3); eskumuturreko erlojura (4); eta erlojuaren (10); eta erlojuari (15); eta erlojuari begira (3); eta erlojuari begiratu (8); hormako erlojuari (4); hormako erlojuari begiratu (3); inozentzioren erlojuaren (3); inozentzioren erlojuaren geziak (3); nion erlojuari (5); nire erlojuari (3); urrezko erlojuari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus