Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen eta gau osoa negarrez eman zuen. Elizen arteko biblia Zen 14,1
Orduan buru bat agertu zen berlinaren atean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.
Orduan, egun batez, dena amaitu zen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.
Orduan zertan pentsatzen niharduen ez dakit. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.
Orduan piztu zitzaidan argia kaxkoan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Eta orduan dena ulertu nuen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 298. orr.
Eta, orduan, zer eta dena izorratu zen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.
Osaba Kamilek, orduan, ahots zorrotzez eta haurrena gisako xalotasunez, esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.
Dalilak, orduan, Sansoni: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 40. orr.
-Jaunak -esan zien orduan-, badago zerbait hobea egitea. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 158. orr.
Ez dugu daturik noiz idatzia den jakiteko, nahiz eta kritiko gehienen iritziz Frantziskoren bizitzako azken urteetakoa izan daitekeen, orduan bilakatu baitzen Leon anaia Frantziskoren lagun-min eta idazkari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.
Telemakok, orduan, ontzi bat eta hogei arraunlari eskatu zituen, aita hilik edo bizirik zegoen argi eta garbi jakitera joateko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.
Doinu bat etorri zitzaion orduan, gela hartako bazter batetik sortua. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.
Hauster agertu zen orduan, nabarmen herren eginez. «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.
Emakumeak lepoko bat atera zuen orduan, bostehun eta hirurogeita hamar eraztunez osatua. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 17. orr.
Zerurantz altxatu nituen orduan neure begiak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 13. orr.
Hogeita bi urte nituen orduan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 14. orr.
Une batez irudi izan zuen Rachel negarrez hastera zihoala, baina malkoak gorde egin zituen, eta pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.
Uther, Arturren aita, bretainiarren errege izendatu zuten orduan, eta haren ondoren Arturrek hartu zuen erregetza. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.
Orduan jabetu zen Ruche jauna gertatutakoaz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.
Orduan ere, ez zuen esplikaziorik eman. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.
Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora hauetako asmakeria sotila besterik ez da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.
-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen -argitu dit orduan bertan lanean ari zen gazte batek-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 169. orr.
Eta kuxian, orduan bertan, erabaki nuen ostegun arrastiriko entrenamendura ez nintzela joanen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 82. orr.
Zelda aski handi batean sartzen gira, orduan berean hustu dutena guretzat, bi ohe bikoitzekilakoa. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.
Jo dezagun eboluzioan sinesten segitzen dugula, baina orain bere alderdi ortodoxoenean: orduan, gizona piztia ohatua da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Esanak jabe izendun bat baldin badu, orduan esan hori ez da esate bat, baizik-eta botatze bat, botakin bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.
Gogamenak nolabait afektatua den heinean errepresentazioak jasotzeko duen harmenari sentimena deitzen badiogu, orduan norberak errepresentazioak sortzeko ahalmena edo ezagutzaren berezkotasuna adimena da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 55. orr.
Hemen adigaiari baldintza hau gehitzen badiot eta hau badiot: "gauza guztiak kanpoko agerpen gisa bata bestearen ondoan daude espazioan", orduan erregela honek orokorki eta zedarriztapenik gabe balio du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.
Eta gure begiespena beti sentsuzkoa denez gero, orduan ezin zaigu inoiz esperientzian denboraren baldintzapean ez dagoen objekturik eman. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.
Nondik datorkizu orduan mundu guztia zure ondoren ibiltze hori? Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 961. orr.
Nolatan, orduan, zigortzen ditu justiziaz bekatuak, hauek gabe bere sorkuntza ez bazen osoa eta perfektua izango? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.
Eta banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.
Orduan, zergatik ez zenuke zuk denboraren gaua esango, Denborek beren buruaren gaua izateari utzi ziotelako jendea idazten hasi zenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
-Artaburu bat jarri behar genuke erregetzat, orduan? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.
-Bihar arte orduan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.
Eta orduan zer? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.
-Orduan norbait bizi da Media Lunan? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.
Arcos de Jalon (Zaragoza, Espainia) eta Madril arteko bidea abiadura handiko trenaren bidetik 200 kilometro orduan eginez murriztuko du denbora Renfek. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Munduko txapelketaren atarian, Ducati, 338,1 kilometro orduan. Berria - Kirola 2004-03-28
Noizean behin erbi bat edo untxi bat begiztatzen genuen, eta orduan eta gusturago sentitzen ginen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 143. orr.
Aitaren errietek, nire iritziak pitzatu beharrean, kontrako efektua eragiten zidaten: orduan eta alemanago sentitzen nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 27. orr.
Ezin dut deus ere esan; ahoa irekitzen badut, izan ere, akabo: orduan eta okerrago. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.
Ondoragotu, eta orduan eta handitzenago zitzaion aurpegia alde guztietatik. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.
Izaren igurtzia sentitu nuen titiburuetan, eta orduan eta gehiago asaldatu nintzen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.
Ustez sakonago, eta orduan-eta axalago, segurutik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.
Buruan geroz eta arinago ibili gauzak, orduan eta buruko min handiagoa sortzen da. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 105. orr.
Hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago. Elizen arteko biblia EsZ 16,21
Geureari zenbat eta gutxiago atxiki, orduan eta maiteago izango dugu Jaungoikoa. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 322. orr.
Baina zenbat eta ezberdinago izan kanpoko egitura, orduan eta argigarriago gertatzen zaigu Klararen testigantza oinarrizko frantziskotar identitatea ulertzeko eta hartaz jabetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.
Zazpi bide haiek zenbat eta beherago orduan eta estuagoak ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.
Horregatik, gezurra zenbat eta sanoago, orduan eta zailago eder bihurtzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.
Pantxok -zenbat eta hurbilago Obabako festak, orduan eta okerrago- uko egiten ziolako zerrategiko eginbeharrari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.
Zenbat eta ekuatore aldetik urrunago, aldiz, orduan eta hotzago eta ilunago negua, eta ez horrenbeste uda... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.
Esan litekeelakoan nago zenbat-eta barrenago eduki batek legea, morala eta ordena on ofiziala, orduan-eta errazkiago ager litekeela morboaren zera hau. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Zenbat eta luminantzia handiagoa izan, orduan eta argitsuagoa emango du koloreak, eta orduan eta zuritik hurbilagoa izango da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Eta zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakratuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoa soberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.
Hortxe zegoen jolasaren mamia: zenbat eta kristalean gorago jo, orduan eta gaindiezinagoa errekorra. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.
adierazi zuen orduan (12); agertu zen orduan (18); ari zen orduan (13); ba orduan (22); bai orduan (9); baina orduan (377); baina orduan ere (39); baina orduan ez (39); bainan orduan (17); baitzen orduan (25); bazen orduan (11)
erabaki zuen orduan (12); esan nion orduan (11); esan zidan orduan (15); esan zion orduan (16); esan zuen orduan (79); eta orduan bai (45); eta orduan bakarrik (12); geratu zen orduan (12); gertatu zen orduan (14); hasi zen orduan (32); hasi ziren orduan (14)
ikusi zuen orduan (10); izan zen orduan (23); izan ziren orduan (13); izan zuen orduan (13); izango da orduan (13); jo zuen orduan (18)
orduan agertu zen (18); orduan bururatu zitzaion (9)
orduan egin zuen (14); orduan erabaki nuen (11); orduan erabaki zuen (11); orduan ere (594); orduan ere ez (49); orduan erran nion (10); orduan esan (103); orduan esan nion (12); orduan esan zuen (14)
orduan eta errazago (10); orduan eta gehiago (59); orduan eta gutxiago (18); orduan eta handiagoa (19); orduan eta hobe (13); orduan eta hobeto (31); orduan eta orain (12); orduan eta txikiagoa (9)
orduan ez bezala (10); orduan ez da (48); orduan ez dago (17); orduan ez du (12); orduan ez dugu (9); orduan ez genuen (11); orduan ez litzateke (9); orduan ez nuen (21); orduan ez zegoen (13); orduan ez zen (40); orduan ez zuen (17); orduan ezagutu (29)
orduan gertatu zen (24); orduan hasi nintzen (15); orduan hasi zen (50); orduan hasi ziren (29); orduan hasten da (14)
orduan ikusi nuen (24); orduan ikusi zuen (19); orduan ikusiko da (12); orduan ikusiko dugu (10); orduan iritsi zen (10); orduan izan zen (20); orduan jakin nuen (19); orduan jakin zuen (19); orduan jakingo dute (35); orduan jakingo duzu (10); orduan jakingo duzue (24); orduan konturatu nintzen (37); orduan konturatu zen (22)
orduan ohartu nintzen (12); orduan ohartu zen (21); orduan sortu zen (11)
orduan ulertu nuen (34); orduan ulertu zuen (19)
pentsatu nuen orduan (10); sentitu zuen orduan (11)