Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordeko 1 iz beste norbaiten ordez dagoen edo ari den pertsona. ik ordezko 3; ordezkari.

Erregeak edo haren ordeko jauntxoren batek aginduko zuen nor, non eta nola urkatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 237. orr.

Bin Laden eta bere ordeko Al Zauahirik erasoak egiteko «agintzen» jarraitzen dutela adierazi zuen AEBetako Armadako Eric Olson jeneralak.  Berria - Mundua   2004-09-12

Egoera kezkagarria da», esan zuen atzo erakundeko zuzendariaren ordekoak, Jean-Luc Angotek.  Berria - Gaiak   2006-01-12

-Aski dugu haien ordekoekin hitz egitea! -egin zuen oihu Onorinok barrez.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 106. orr.

Gernikako 1931ko haren ostean Madrilgo Gobernuak alkatetza kendu zion, eta ordeko bat jarri.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.

Horregatik, Aita santu, apaltasun eta debozioz eskatzen dizut, Ostiako jauna eman diezaguzula zeure ordekotzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 530. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haur ttipia eritegira eraman eta berandu gabe guraso ordekoek hartu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.

German Kortabarria Idazkari nagusi ordekoa.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

3 beste zerbaiten ordez dagoen edo ari den gauza.

Biriken eta giltzurrunen ordeko mekanikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 240. orr.

Ondasuntzat neuzkan arropen ordeko egokiak non erosi bilatu behar nuen, denak zahar eta zarpaildurik baitzeuden.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 349. orr.

Eguna gauari darraion bezala, errusiarrak alemanei jarraiki zihoazen, tai gabe, beldurrik gabe, gupidarik gabe, berez bezala, gorrotoa eta bekaitza eta amorrua benetako bihotzaren ordeko zutela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Lehendabiziko argazki modua erretratuak, paisaiak egiteko erabili zen segituan; hasieran margolaritzaren lagungarri izan zen, eta gero haren ordeko, irudikapenetarako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Kontuak kontu, dela musika berez maite nuelako, dela izan ez nuen maitasunaren ordekotzat hartzen nuelako, musika-entzule fin eta nekegabea bihurtu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik ordezko.

Begi-ordekorik gabe ikusteko moduko animaliak nahi nituen nik, banan-banan ezagutu eta izena ere jar zekiekeena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

Errepidean, hantxe geratu zen, tiranoaren hagin-ordekoarekin eta kepisarekin batera, Chevrolet Bel Air autoa, 52 bala-zulok apaindurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Doinu jostalari bat ari zen ahapeka kantari, eta ezkerreko atzamarrak zituen danborra bihurtutako oholaren kontrako makilatxo ordekoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

Igande berezietan, Kearney andrea eta familia katedral-ordekora joaten zirenean, jende-taldetxo bat biltzen zen meza ondoren Cathedral Street izkinan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Gero, jauzi-ordeko batean gorputz osoaren zama beso luzatuan tanpez eskegita, ezkerreko besoa goratu zuen tolesturik galtzarbean edukia zuen uztai gaineraino, ukondoa bertan tinkatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 235. orr.

4 baliokidea, ordaina.

Pentsatu nuen, Bartzelonako Filosofia Fakultatean ikasitakoaren bidetik, "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 23. orr.

Ur-jauzi, turrusta, zurruta, pista, jauzkeiri agertu zaio gaztelerazko cascada edo frantsesezko cascade hitzaren ordeko hiztegi guztietan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 54. orr.

Eta ezagutzen ez zituen hitz guztien gainean bere ordekoa ipintzen harrapatu zuen amak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Proteina guztiak ez dira berdinak; jaten dugun ardikiaren edo txerrikiaren proteinak ez dira bere horretan giza proteinaren ordeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 188. orr.

5 ordekoak egin

Gerora, uda partean hilabete pare batez uzten nuenean, ordekoak egin behar zituenak ezin baitzuen bete asteburuko ofizio hori, oporrak tarteko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

idazkari nagusi ordekoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus