Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordeka 1 iz eremu laua. ik ordoki.

Bide, ordeka, muino eta kaskoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Ordekara iritsi zirenean, obusek eragindako bi zulo handi aurkitu zituzten begien aurrean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 81. orr.

Ordutan eta ordutan kotxeak aurrera jarraitzen zuen ordeka hartan, non lertsun saldoak baizik ez baitzen ikusten zeruan, non artasoroak arpilatuak baitziren.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Errepidea ordeka idor batean bukatzen zen, Hotel Jamai-ren adreiluzko eraikin handiaren aurrean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Muino bat igan eta itsasoa ageri zaizue: infinituraino hedatzen den ordeka zuria.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

Latza zen benetan uzta osoa bilduta zegoen ordeka hustua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Arratsaldean, ordea, bidea zuzen baino zuzenagoa bilakatu zen, eta paisajeak mendien erliebe gorabeheratsuak galdu, eta basamortuaren ordeka monotonoa eskuratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 133. orr.

Contadorrek bizpahiru lagunen babesa eduki zuen ordekan eta Aitor Osarena azken igoeran.  Berria - Kirola   2006-04-06

Herasek, ez baitu ordekako erlojupekoetan ondo ibiltzeko dohainik.  Berria - Kirola   2004-06-06

Babel izenaren pean bere aintzarako eraikitzen hasitako dorre bat izan zuen Sinarreko Ordekan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bukaerako ordeka zatian Perezek bazekien oilarrek ezingo zutela ehiza antolatu.  Berria - Kirola   2004-09-19

· Egun batean, 24 orduan, egun normal batean bai, lur azal eta itsas ordeka horietan, zenbatsu ekaitz sortzen direla iruditzen zaizue?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 239. orr.

Lehen bi garaipenak sasi-ordekako etapetan eskuratu bazituen, atzokoan [...] Neilako zingiretako gainean kokaturiko helmugan lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-05

3 izond laua, berdina. ik ordoki 5.

Leku ordekan edo zingiratsuan eraiki beharra gertatzen bada, asentuak eta lurpeko egiturak sendo egin beharko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2230. orr.

Lur ordeka horietan euren elikadura laboratzen dute hildakoek, sendikoek hilobietan utzitako janarien osagarri gisa edo senideek hilobietan zer janik jartzen ez badiote, haren ordezko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 149. orr.

Iparraldeko artasoro zabal ordeka haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Ordeka den tokietan batik bat, zeren malkar eta mailo, aldapa eta pendizak dituenak, hobe du artzaintzari toki ematea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Ibaiaz bestaldetik zihoan bidea, ordeka zen arrunt.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Haztamuka baina bide galtzerik gabe ibili omen zitzaion bular mardulen bolumena edo sabel ordekaren erliebea arakatzen, arrotz zaizkigun gorputzekin egiten dugun bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

4 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela)

Bazen, era berean, benta hartan, Asturias aldeko neska motz bat: aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker eta bestea ez oso xuxen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 52. orr.

4 goi ordeka

Goi-ordeka txiki batean kotxeak gelditu eta gatibuak kanpora atera zituzten.  Berria - Kultura   2004-02-01

Parkean sartu ahala, alde guztietarantz zabaldu zen ikuspegia, eta baztergabe bihurtu hango goi-ordeka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

-Ismaelek goi ordeka du jaioterri.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi ordeka (3); ordeka zabal (3)

ordekan ondo moldatzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus