Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ordoki 1 iz eremu laua. ik ordeka.

Miarritze eskuinean eta aitzinean itsasoa daukan ordoki batetik doa bidea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Muinoaren tontorretik ordokia ageri zen, bizkar grisez mugaturik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

8000 metro karratuko ordoki bat Irati deitua, aireportutik 300 metrotara aurkitzen dena, hautatu du hiri elkargoak, afera bilgune horren eraikitzeko.  Herria   2004-07-05

Filiposeko ordokietan itzali zen espiritua Atanasio eta Anbrosiorengan berpiztu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 101. orr.

Alemanak oldeka zabalduak ziren ordurako Norvegian, Holandan, Frantzian, Jugoslavian, eta labana bat gurinean bezala sartzen ari ziren errusiar ordokietan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 90. orr.

Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut, gotorleku azkengabe bateko harresi eskerga bailiran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Klima gogorra ia lurrik gabeko ordokian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

997an, elurte makur mardul batek lanak ematen ditu sei egunean penintsulako ordokian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

· Kanpalekua dena ordoki da, eta han, ezker, block-ak ageri dira ordokian.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 113. orr.

2 (izenondoekin)

Iparraldean eta mendebalean begia badoa mugarik gabe Leipzig-eko ordoki ederrean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Antartikako ekialdeko ordoki izoztuan.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Zaldi zuriak, ordoki elurtuarekin nahasita bezala, ez ziren nabaritzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 66. orr.

Harkaitz honen inguruan triangelu antzeko ordoki ttipi bat dago landa lehorrez betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Asiaren erdialdeko merkatariak, kasu, ordoki luzeak zeharkatu zituztenak bere salgaiak merkaturatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Ordoki soil zabalak, oraindik ere negukoa den berde hotz eta arin batekoak, han-hemenka mertxika adar arrosek koloreztatuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Gaztelako ordoki garai eta errean, aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

· Denbora desagertu egin zen, ordoki zabal bihurtu zen, eremu garden, espazio huts, plaza erraldoi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 75. orr.

3 irud/hed

Oraino gauzak ez dira ordoki eta guduak irauten du.  Herria   2004-02-19

Horrek ez du erran nahi patar guziak ordoki dituela, gaurko egunean bestenaz ere ez baita holakorik.  Herria   2004-06-10

4 (hitz elkartuetan)

Parroki hiri-estatuen sistema, ordoki-zati bakartu bakoitzean nekazaritza-ekonomia autarkikoa garatzea eragin zuena, jada ez zen egitura politiko egokia orduan egitura ekonomiko unitarioa zeukan Gizarte Helenikoarentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Ordoki puska ederra ageri zen han goitik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

· Deception uharte hori sumendia izan omen da inoiz, itsaso australetako ur ordoki hotzetan amatatu eta erdi murgildu orduko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 244. orr.

Barne-ordoki edo meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

5 (izenondo gisa) ik ordeka 3.

Ea bidea ordokia den ala ibarretan eta aldapetan zeharkakoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 89. orr.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Laborantzarako, lur hoberenak eta ordokienak jenden %2-ren eskuetan dira.  Herria   2003-05-15

Lekorneko etsenpluak erakusten digu ez duela bide ordokiegi eta zabalegia ideki nahi.  Herria   2002-09-12

5 goi ordoki

Kras Esloveniako lurraldea da, kareharrizko goi-ordokiz osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Cuzcon -barruko goi-ordokian zegoen inken hiriburu zaharrean-.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Iraniar goi-ordokiko pertsiar inperiogileek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

Mongoliako goi-ordokiaren hego-ekialdeko ertzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

Gero Ahuriko altxonbidera, eta handik izen bereko goi-ordokira.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Sagarrondoak loratzen diren goi ordokia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goi ordoki (7); ordoki zabal (3); ordoki zabalean (3); patarrak ordoki (4)

goi ordokia (4)

goi ordokiak (3)

goi ordokian (10); penintsulako ordokian (3)

goi ordokiaren (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus