Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oparotasun 1 iz oparoa denaren edo oparo ematen duenaren nolakotasuna. ik ugaritasun.

Eskuzabalak oparotasuna izango du.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,25

Oparotasun hark ez zuen eskuzabaltasuna iduri, kontrakoa baizik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 219. orr.

Amaltearen adarretik oparotasuna atera ahal izateko, nekazari tradizional haiek iraultza egin beharko zuten lurra lantzeko eta lurren jabetzako metodo tradizionaletan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Ipin bitza, halaber, begiraleak, Egiptoko lurraldea eskualdetan banatu eta urte onetako oparotasuna ondo kudea dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

Haiena da galera, gurea oparotasuna.  Berria - Kultura   2006-02-09

Mendebaldeko edo mendebaldarturiko elitea, oparotasuna bere buru-argitasun eta aurreikuspenari zor diena, zergatik zigortu nekazarien aurreikuspenik gabeko kontinentziarik eza ordaintzera?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Ez dago oparotasunik aguazilik, poliziarik, epailerik eta presondegirik gabe.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 21. orr.

Aulo Geliok [...] diosku bere denboran Lege Vokoniarra ia deuseztatuta zegoela; hiriaren oparotasunak estalita.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Parkearen oparotasunari so gelditu zen atarian une batez.  Berria - Kultura   2004-04-11

Neskato baten soinaren oparotasuna ez da hura begietsiz edo haren ondoan higitu gabe etzanez ezagut daitekeen zerbait.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

1795ean argitaratuko ditu Juliette edo bizioaren oparotasunak, eta Filosofia apaingelan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Hastapenean ez zen oparotasunean ibili, baina negozio arrakastatsuak izan zituen Lehen Mundu Gerran.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Semeak halaxe egin zuen bere ondorengoekin ere, eta denak sekretupean eta zorionean, zorionean eta oparotasunean bizi izan ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 113. orr.

Txinak, baina baita Birmaniak ere, Siamek, Vietnamek, eta, neurri txikiagoan, Koreak, XVIII. mendean, oparotasunezko aldi bat bizi izan zuten, eta, zenbaitetan, hedapenezkoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

2 (izenondoekin)

Estatu Batuetako iparraldeko hiritarrak jabetzen ziren haien oparotasun ekonomikoan ez zutela parterik hegoaldeko herri-kideek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

Fidantzia dugu, jaunok, ezen, zuen argietan eta herriaren sentimendu kontserbadoreetan oinarri harturik, egunez egun oparotasun publikoa handitzea lortuko dugula.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 164. orr.

Egunak bare igarotzen ziren egurats koipetsu hartan, oparotasun geldo haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Burtsek beren logikaz egiten dutela bidea [...] nolabaiteko "oparotasun irrazionala" gidari dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.

Opariak egin, dantzaldiak antolatu, oparotasun onuragarria sortu, maisuek eta eskulangileek eguneroko ogia irabazteko modua izan dezaten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Ingurune espiritualki gogorra, oparotasun materialak arimaren nahiak itotzen dituenekoa izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Batzuek oparotasun neurrigabean, eta milioika gizaki pobrezia gorrian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 282. orr.

Amerikako errealitatearen oparotasun neurriz gainekoa zuzen eta zehatz adierazteko.  Berria - Kultura   2004-12-26

Bestalde, oparotasun lexiko handia du japonierak.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hornigold bulartsua, benetako oparotasun-adar urrez betea!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Hari esker bolada luze baterako oparotasun egoera ziurtatu zuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 47. orr.

EB, jatorrian, bake eta oparotasun egitasmo modura sortu zen, azken finean, estatuek mugarik ez izateko eta gatazka gehiago sortzea eragozteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ondo jantzitako bi gizonezko ziren, sendokoteak eta buru-iritziak, eta oparotasun-arnasa bat ekarri zuten lagunarte hartara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Zetozen gabezi urteetarako oparotasun-urteetan horniketa egitea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Oparotasun-denboran oroitu gosealdiaz; aberastasun-egunetan, pobreziaz eta lazeriaz.  Elizen arteko biblia   Si 18,25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina mundu-oparotasunaren miasmak, masa lelotzen duenak, ongi eragin lezake mundu honetako xarmei buruzko mesfidantza arima espiritualki sentibera eta kementsuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Grazi oparotasunez, gauza guztien Jaun txit gozo eta barearen aurrean egoteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

oparotasunean bizi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus