Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ugaritasun 1 iz ugaria denaren nolakotasuna.

Luxua eta ugaritasuna ez dira haren iritziz, bizi-kalitatearen adierazle.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Formen ugaritasunaren atzean, ordea, egitura- eta funtzio-antzekotasun harrigarri bat hautematen dugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Ondasunen ugaritasunak egokiera onak edo aisiarako aukerak ugaritzen ditu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 75. orr.

Herrialde askotan, dibisen ugaritasunak kontsumoa biziagotu du, eta horrek truke-tasa erreala igoarazi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Erregistro, ahots, gai eta formen ugaritasunaren metaketak osatzen du literatura jakin bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.

Ugaritasunak salbatuko omen zuen gure literatura.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

Begiraiozu ezeri uko egiten ez diozunean, ugaritasunaren uretan igeri zabiltzanean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 270. orr.

Laboreen errotazioaren historia, gizateriak gosetearen eta ugaritasunaren artean lortu duen orekaren historia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Badakit eskasian nahiz ugaritasunean bizitzen.  Elizen arteko biblia   Flp 4,12

Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak.  Elizen arteko biblia   Has 41,53

2 (izenondoekin)

Txitxikovek irribarre egin zuen hain ugaritasun handia ikusirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 187. orr.

Bere ugaritasun infinituan, poesia bakarra da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 117. orr.

Urritasun edo ugaritasun horiek, nondik baitator kanbioaren aldaketa, ez dira urritasun eta ugaritasun errealak; urritasun edo ugaritasun erlatiboak dira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 75. orr.

Zenbaitentzat zuhaitz horren ezaugarri nagusia aniztasuna da, espezieen ugaritasun ikaragarria, aldatzeko gaitasunak amaierarik ez duela baitirudi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Metodoak, sistemak, denborak alegia, irentsi du gure gogoaren ugaritasun espazial osoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Begi-bistakoa da amodiozko kanta eta balada zaharretan hegaztiak duen ugaritasun sinbolikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.

Harrigarria baita [hats hitzak] behialako euskara bizian erakutsi duen ugaritasun semantikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskasiaren garaietan ugaritasun-garaietako jokabidea izan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Brigittek, ugaritasun garaietan bezala, odolosteak batzen erabilitako zorroan gorde zituen ondo zupatzen nekatu gabeko hezur haragitsuak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 206. orr.

Giza espezieari, oro har, eta populazio bakoitzari ere bai, joko handia eman diezaioke ugaritasun-ondare horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakitun-ugaritasuna munduarentzat osasun, eta errege zuhurra herriarentzat ongizate.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,24

Jende ugaritasun hori, ez izan zalantzarik, gauza txarra da gobernu errepublikar batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.

Frantzian ikusten denez, mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Halako arrain ugaritasuna ikusirik, handiak bere saskian jasotzen ditu eta txikiak uretan uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Nabarmena zen bere altueragatik eta adar-ugaritasunagatik.  Elizen arteko biblia   Ez 19,11

Beren odol-ugaritasun horrengatik inolako beldurrik gabe eusten diote ezpataren erasoari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2730. orr.

Gure erresuman ezin konta ahal gauza miragarri daudela, lekuen ederra, lanbide ugaritasuna eta mota askotako lurrak kontuan hartu gabe ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 392. orr.

Langile-klaseari esku betean eskaintzea bi gauza erakargarriok: klase ertainaren bizi-maila eta norberaren gurariak asetzeko aukera-ugaritasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ugaritasun erlatiboaren (3); ugaritasun eta urritasun (3); urritasun edo ugaritasun (3)

kolore ugaritasuna (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus