Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu batzuen buruan, ontzigaina mukuru bete zen zaku gogor, harri egin, karez pikortatu eta maskortxoz josiz. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.
Ontzigaina lixatzeak egunetan eta egunetan belauniko lan egin beharra esan nahi zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.
Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.
Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero [...] olatuek jotakoan itsasoko ura ontzigainean pila ez zedin. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.
Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez; kamareroak tolestatu egin zituen aulki guztiak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.
105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.
Gero, ontzi-gainera berriro. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 104. orr.
Biharamunean, ostera, ontzigainera irten eta erresuma barea izango da itsasoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Isildua zen pianoa; ontzi gainera joana izango zen Villona. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.
Andreas ikusi zuen une hartan ontzigainetik sukaldera bitarteko eskaileretan behera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 113. orr.