Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lehendabiziko kaian zegoen, udan belaontziak eta neguan kargakoak egoten ziren tokian, kalerako jantzitako mutil gazteez gainezka kubierta. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 21. orr.
Harik eta zangoez edo besoez metalezko kasko gogorra jo eta berriro kubiertaren gainera igotzen zen arte. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.
Jaitsi eta bi bidaia eginen dituzu hiru maletok eta gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.
Matiuxenko marinela, bere burkideekin Potemkin korazatuaren kubertan. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 55. orr.
Polizoia kubiertan agertzen denean, gauza bakarra erregutzen du: lehenbaitlehen lanean jar dezatela, hori baita barkamenaren seinalea eta prezioa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.
Txopako sare meten artean kukutu nintzen, Piñeiro eta makinista kubertapean gorde ziren nonbait. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.
Ez zen kapitaina, marinela zen, kuberta-garbitzaile, lanbas-dantzalari bat. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.
Goiko ontzigain edo kubertari, ingelesez urakan-kuberta esaten zaio. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.