Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ondorengotza 1 iz ondorengo batek oinordekotza izatea; oinordekotza jasotzen duen ondorengoa. ik oinordekotza.

Hala bada, bere ondorengotza Kasar Al-Samani utzi nahi izan zion, baina bisirrak lehenago semea ezkontzeko aholkatu zion, hartara ziurtatu egingo baitzuten dinastiaren jarraipena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 120. orr.

Francisco Franco caudilloa, ohean hil zela 1975ean [...] ondorengotzaren inguruko kontuak ahal izan zuen bezain estu loturik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 31. orr.

Hasieran nobleek bakarrik izan zuten etorkizuneko ondorengotzak ezkontza-kontratuz erabakitzeko askatasuna.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Armanus erregeak bere erregetza eta ondorengotza ustezko Kamar Al-Samanen esku utzi zituelarik, esan ezin ahalako ezkontza prestatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 144. orr.

Jaunaren aurrean egindako halako ekintza batean, ondorengotzarako xedapenak egin ziren, feudoa oinordekoek zerbitzatua izan zedin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 349. orr.

Feudoak oinordekotzazkoak izan zirenean, primu-eskubidea ezarri zen feudoen ondorengotzan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

PAN eta Palestinako Legebiltzar Kontseilua prest al daude Arafaten ondorengotzarako eta ondorengo egoerarako?  Berria - Mundua   2004-11-11

Ospitaleko iturri batzuek hiltzat ematen zuten buruzagi palestinarra, baina adierazpen ofizialik ez zuten egin ondorengotza beren gain hartzeko prestatzen ari diren Kureia eta Abbasek.  Berria - Mundua   2004-11-10

Familia jabego-modu bat da: gizon batek, familiari ondorengotza emango dion sexuko haurrik ez badu, ez du etsiko ondorengotza emango dion sexuko haurra izan arte.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 97. orr.

Partikularren ondorengotza arautzen duen legea lege zibila da, xedetzat partikularren interesa duena; monarkiaren ondorengotza arautzen duena lege politikoa da, eta Estatuaren ona eta iraupena ditu xedetzat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondorengotza zerga ezabatu du, elkarte zerga kendu, interes gatazka legea onartu.  Berria - Harian   2006-04-09

Orain arteko Frantziako legediak zenbait zerga gutxitze jasotzen zituen ondorengotza kasuetarako.  Berria - Ekonomia   2004-09-07

Halakoxeak izan ziren ondorengotza-legeak lehen erromatarren artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

Ondorengotza-ordena ez dago ezarrita errege-familiarentzat, baizik eta Estatuarentzat interesgarria delako errege-familia bat izan dadin.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

3 irud/hed

Urak ez du ubiderik berritu, euskaldun populuaren askatasunaren kontrako errepresioaren ondorengotza eta trasmisioa beti zorrotz burutzen delarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 124. orr.

Honek inplikatzen du definitzen dela berarekin uztarturiko eremu guztien erregimen komuna, eremu horiek guztiek har ditzaketen ondorengotza, aldiberekotasun eta errepikapen erak, eta izankidetasun-arlo hauek guztiak elkarren artean uztartzen dituen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

4 ondorengoen multzoa, ondokoak.

Bedeinka ezazu, otoi, zeure morroi honen ondorengotza, beti zure aurrean iraun dezan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,29

Betiko iraungo du haien ondorengotzak eta beraien ospea ez da desagertuko.  Elizen arteko biblia   Si 44,13

Fedegabeen ondorengotza ugaria, ordea, ez da ezertarako: sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako, ez eta oinarri sendorik izango ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,3

Jeroboamen ondorengotza suntsiaraziko duen erregea sortuko du Jaunak Israelen gaur bertan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,14

Jainkoarengan konfiantza handia eduki zezala gehitu zuen, Berak maite baitzuen, berarengan eta bere ondorengoengan jarririk baitzituen bere miserikordiaren begiak hamaseigarren belaunaldiraino, zeinean ondorengotza ahulduko baitzen, baina egoera hartan ere Jainkoak bere begiak ipiniko zituen, eta ondorengorik izango zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

5 ondorengotza gerra

Orduan Espainiarekin ari zen Ingalaterra ondorengotza gerran.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Ingalaterra eta Herbehereetako itsas armadak Gibraltar konkistatu zuen Espainiako ondorengotza gerran.  Berria - Mundua   2004-08-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

morroi honen ondorengotza (3); ondorengotza emango (3); ondorengotza ordena (7)

ondorengotzat jotzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus