Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
100.000 eurotik azpiko oinordekotzak zergagabetzea. Berria - Ekonomia 2004-09-07
Norberaren haurrak elikatzea zuzenbide naturaleko betebehar bat da; haiei oinordekotza ematea, zuzenbide zibileko edo politikoko betebeharra. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.
Badira hautabide hutsezko monarkiak; eta argi dagoenez oinordekotzen ordenak lege politiko edo zibiletatik etorri behar duela, haiei dagokie zein kasutan dioen arrazoiak oinordekotza hori seme-alabei uzteko, eta zein kasutan eman behar zaion beste norbaiti. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.
Ondasunen banaketa, banaketa horiei buruzko legeak, banaketa horretan partea jaso duena hil ondorengo oinordekotza: horiek denak gizarteak baizik ezin ditu arautu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Zertarako ditut zure sariak, baldin semerik gabe banoa mundutik eta nire etxearen oinordekotza Eliezer damaskoarraren eskuetara pasatuko bada? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.
Aitaren oinordekotza jaso duten seme-alabei, jaso ez dutenak gorrotatzea al dagokie? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 152. orr.
Karlos Bosgarrenak Borgonia, Gaztela eta Aragoiko oinordekotza jaso zuen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 59. orr.
Beren oinordekotza mundua izango zutela agindu zien Jainkoak Abrahami eta ondorengoei. Elizen arteko biblia Erm 4,13
1894an gobernu liberalak ezarri zuen zergaz ari da, oinordekotzan jasotako kapitalari ezarritakoa, aberatsen kalterako eta nahigaberako. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 171. orr.
Taibelek arropa denda bat zeukan, gurasoengandik oinordekotzan hartua. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.
Hauteskundeetan promesa egin omen zuen nekazaritza ondareei buruz oinordekotzen gaineko salbuespena ezarriko zuela Galizian. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 286. orr.
[Lehen dinastian] koroa anaien artean banatzen zen [...] eta feudoak, mugigarriak zein bizi artekoak, ez ziren oinordekotza-gai, ezin ziren banatu. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 345. orr.
Datorren urtetik aurrera, Ipar Euskal Herrian gutxi batzuek baizik ez dute ordaindu beharko oinordekotza zerga. Berria - Ekonomia 2004-09-07
Espainiako Koroarako oinordekotza alorra erreformatzeko asmoa. Berria - Mundua 2006-01-08
Espainiako oinordekotza gerra amaitzeko akordioetako bat izan zen Utrecht-eko Ituna. Berria - Mundua 2006-03-18
Feudoak semeengana pasatu ziren, oinordekotza-eskubidez eta hautabidezko eskubidez, eta feudo bakoitza, koroa bezala, hautabidezko eta oinordetzazko izan zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 342. orr.
Gehiengoaren iritziaren alde egin beharra zegoen; eta hainbana bazeuden, akusatuaren alde egiten zen delitu-kasuetan; zor-kasuetan, zordunaren alde; oinordekotza-kasuetan, auziperatuaren alde. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.
Printzeak esperientzia izatea nahi bazen, adin txikitasunari beldur bazitzaion, eunukoek bata bestearen atzetik haurrak tronuan jartzea nahi ez bazen, zuzen asko ezarri zen horrelako oinordekotza-ordena bat. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.
Danimarkako tronu-oinordekotzarako? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 138. orr.
Tradizioa ez baita oinordekotzan ematen zaigun zerbait, lan eta neke askoren ondoren irabazten hasten garen eta inoiz osorik lortzen ez dugun altxor bat baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 126. orr.
Europaren oinordekotza: Europaren kultur, erlijio eta oinordekotza humanistak aipatzen ditu; ez, ordea, kristautasuna. Berria - Mundua 2004-06-20
Bitartean, dena den, Leizaolak erbesteko Jaurlaritzako lehendakari jarraitu zuen, EKNri ez baitzioten Jaurlaritzaren zilegitasunaren oinordekotza aitortzen. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Inola ere ez dugu eskatu esklusibitaterik EHren oinordekotzan. Berria - Euskal Herria 2004-03-02
Surrealismoaren oinordekotza beretzat hartu eta bere sinboloek, bere erloju urtuek, bere bibote ezinezkoek, pinturaren eta histrionismoaren arteko mugan utzi bazituen ere, arrakasta itzela lortu zuten. Berria - Kultura 2004-05-11
Bion bahiketa eta desargetzea izan zen BVE erakunde parapoliziaren oinordekotza hartuko zuen GALen lehen ekintza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 171. orr.