Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldagai horiek mende hartzen ditu bertso lerroen bereizketak, eta horrek bidea zabaldu die akrostikoei zeinahi hizkuntzatako olerkigintzan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 125. orr.
Hastapenean, literatura italiarra izan genuen eredu, batez ere, olerkigintzan. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 325. orr.
Arrese Beitiaren arrakasta, haren olerkigintzaren kalitateari baino gehiago zor zaio sortu zeneko momentuari. Berria - Kultura 2006-01-15
Aratsaldeko 2.30etan, Agurtzane Ortiz-en mintzaldia Manex Edozaintzi Etxart-en olerkigintzaz. Herria 2004-11-04
«Olerkigintza modakoa omen zenari, poesia existentzial-sozialari» ireki zizkion ateak, Gabriel Arestiren Harri eta herri-ren irakurketak akuilatuta. Berria - Harian 2005-12-06
Arte Plastikoak izeneko sailak pintura, eskultura nahiz argazkigintza hartuko ditu; Literatura arloan, aldiz, narratiba, olerkigintza, ipuina nahiz saiakera diziplinek parte hartuko dute. Berria - Kultura 2004-02-05
Estepan Urkiaga -Lauaxeta-, abertzale gazteen lorerik loratuena olerkigintzan, surik sutuena mitinetan, idazlaririk trebeena izparringietan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 88. orr.
Salman Rushdie «ile zuriak erakargarritasun seinale izatetik zahartzaroaren oinaze izatera igarotzen diren tarte arriskutsu horretan aurkitzen den olerkigintzako sex-symbola». Berria - Kultura 2004-12-18