Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poemagintza (13 agerraldi, 2 liburu eta 6 artikulutan) iz poeta batek, eskola edo talde batek poemak egiteko duen era berezia; poesia jardun gisa hartua. ik olerkigintza.
Lazarragaren poemagintzan bi korronte biltzen dira Urkizuren irudiko: alde batetik herrikoia, eta bestetik, kultua. Berria - Harian 2005-04-13
Zazpi bat urte poema libururik argitaratu gabe egon ostean, jauzi bat egin du bere poemagintzan. Berria - Kultura 2004-11-30
Euskal poemagintzaren alorrean dagokion lekua iritsi ez duen olerkari baten aurrean gaudela uste dut. Berria - Kultura 2004-02-22
Hitz ponpoxorik eta metaforarik gabeko poemagintza, «zuzen-zuzenean» idatzia. Berria - Kultura 2004-12-16
Gure idazleak prosaz eragin nahi duen dardarizoa ez baita bere poemagintza klasikozaleak sortarazten digun hunkitze gozo, otzan eta barrenkoia, Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.