Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izatekotan ere, malenkonia lauso baten espresioa baino ez zen, ezpainen ezkerraldean zen okerdura txiki batek ematen zion malenkonia lausoaren espresioa, horixe soilik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.
Neskaren ezpainen okerdurak horren premiarik ez zutela adierazi zidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.
Gainera, aise eta dotore egin zituen trinoak, erredobleak, tremoloak, besoen okerdura, esku muturreko birak eta ondulazioa. Berria - Kultura 2004-10-01
Ezkerreko alboaren gainean etzanda zegoela, sorbaldek eta aldakek egiten zituzten angeluak ezberdinak ziren, antza, gorputz-enborraren okerdura zela eta. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.
Puntu horretan okertzeko moduko bigun zegoen hodia: lortzen zen okerdura oso urrun zegoen perfekziotik, baina azken funtsean zerbait gertatzen zen, forma berri, arbitrario bat sor zitekeen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.
Esfera batekin alderatu behar da eta bere erradioa bere azaleraren okerduratik abiatuta aurkitzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.
Garai hartan ezinezkoa zirudien halako eraikuntza batek arroken gainean zutik irautea, uretatik 30 metroko altueran; 28 metroko okerdura du, eta eskuz moztutako 456 harrik osatzen dute. Berria - Mundua 2004-07-24
Hildakoaren keinu karakteristikoren bat, hala nola, sorbaldaren postura edo behatz lodiaren okerdura, 41-42 gradukoa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.
Okerdura hori 3,4 gradukoa dela eta, gehienetan, Artizarra Eguzkiaren gainetik edo azpitik pasatzen da, eta horregatik ez da Lurretik ikusten. Berria - Gaiak 2004-06-08
Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat, etengabe barkamena eskatzen duela dirudien sorbalda keinu bat, munduko kriminal guztiak salatuko omen zituen sudur okerdura komun bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.