Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zein den lurrak aldi bakoitzean eguzkiaren inguruan biraka ari dela, eguzkira duen distantzia, eta zein den lurraren makurdura, egunak ere halakoxeak izango dira. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.
Bi ordu luze izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero, zenbait unetan %55-60 graduko makurduraz, hego-bizkarrera ailegatu nintzen, egia esan, aski nekaturik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.
-Trigonometria -ekin zion berriz Ruche jaunak -objektuen makurduraren zientzia da, orientazioarena eta norabidearena; angelu baten bidez neur daitezkeen gauzak baitira horiek guztiak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Larruzko bere kapelaren makurdura. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.
Plano bateko angelua bata bestearekiko makurduran dauden bi lerrok eratzen dute, «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
Orobat gertatzen zait, Cartagon, esate baterako, neuk ikusiriko ezin hobeto burututako arkuaren makurdura bikaina gogoratzen dudanean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 309. orr.
Makurduraz betea da, S mordo batez, nolabait esateko. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.
Harry Goldweiserren sudurraren makurdurak zuzen-zuzenean bat egiten zuen bere soilunearen makurdurarekin. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.
Ene espirituaren makurdura edo eraikuntzaren beraren isuriren bat? Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.