Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak, kontzientzia hartuta, oilasko, urde, txekor eta gainerakoei eman zaien tratua gaitzetsi eta galaraziko du. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.
Han oilaskoak eta indioilarrak zeuden eta sekulako otorduak zerbitzatzen zituzten. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.
Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Beltz zahar-zahar bat bere etxeko patiora irteten duk eta oilaskoei artoa botatzen hasten duk. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 83. orr.
Baditut oilasko gizen ederrak.... Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.
Lepoa moztu dioten oilaskoaren gorputzak korrika ibiltzeko gaitasuna du. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 36. orr.
Azeri bat harrapatuz gero oilasko eta arrautzak biltzen diren gisan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 57. orr.
Lehen baserritarrek pare bat oilasko emango zizkizuten azeriaren truke, eta buztana moztuko zioten apaingarri gisan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Erizainak sardina zahar bat dirudi, asko jota lumarik gabeko oilasko biguna. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 53. orr.
Bretoiak janaria dakar, urdaiazpikoa, patea, ahuntz-gazta, oilasko hotza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Baina, zergatik jaten da etxe honetan beti oilasko egosia? Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.
Oilasko errea, ardoa ugari eta letxuga gutxi. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.
Gau hartan, txanpain botila eta oilasko errea erosi nituen, eta afari intimo bat egin nahi nuela esan nion. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.
Ikusia zuen anaia adio egiten orga baten atzean, sakelan oilasko frijitua zuela, begietan malkoak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 296. orr.
-Jaunari oilaskoa ehiztari erara. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 178. orr.
Jan genuen, egia, baina etxetik ekarri oilasko onetik! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.
Lumatu gabeko oilasko hasberri baldin baginen ikastetxe hartara gindoazenetako asko, gu bezain nobato, gu bezain ezjakin eta inozentea zen Periko ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Thailandiakoa zen oilasko haragi izoztua. Berria - Harian 2005-10-25
Etxera bidean harategian sartu zen, oilasko paparrak eta piper lata bat erostera. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.
Oilasko bularra plantxan eman dio eta erdia utzi du. Pako Aristi «Note book», 2005 - 149. orr.
-Oilasko-otarteko bat eta kikara bat kafe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.
Ahoan zeukan oilasko pusketa amaitu murtxikatzen, irentsi eta ahoa ezpain-zapiaz garbitu ondoren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.
Ontzian oilasko-puskak zeuden, eta katiluetan, kafesne beroa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.
Gero tea hartuko zuten, eta bina sandwich-triangelu jango zituzten, bezpera gauean geratutako oilasko-hondar xehatuz eginak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.
Eusko Label zigilua duten oilasko produktuen etiketak. Berria - Gaiak 2006-02-19
Oilasko-etxe, pizzategi eta gosea kentzeko balio bai baina gustura nekez dasta daitekeen jakia ematen duten establezimendu ireki berriak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 122. orr.
Arriskutsua dela zakurrei oilasko hezurrak ematea. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 37. orr.
Katu-haragiak ez du parekorik ibai-karramarroak harrapatzeko, ez oilasko-tripak, ezta hiltegiko hondakinak ere. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.
Chicken Dinner: oilasko-afaria, hots, oilaskoa plater nagusitzat duen afaria. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.
oilasko biltzearen (3); oilasko erre (3); oilasko errea (9); oilasko gaixoa (3); oilasko haragi (3); oilasko hezurrak (3); oilasko kontsumoa (3)
oilaskoa jan (5)
oilaskoak hazten (3)