Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lau ahate-arrautzaren gainean oilaloka bat ipintzen zuela, haien txitatzeko asmotan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.
Oila-lokak beren lanean ziharduten mandioko bazterren batean, ilunxko zegoen txokoan, lepa-saskiren baten pean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 102. orr.
Benetan ari zen oilaloka modura (emakume guztiak bezalatsu, intelektualak ere barne, nik susmo), umea hegazpian babestu beharrez; hortik oilalokaren nire aipamena eta, hitzak hizpidea dakarrenez, Hanna zeharo bere onetik at jarri ere bai nire aipamen harengatik, inoiz ikusia nuen baino ere eme-suharrago. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.
Pikatxoiak eta aitzurrak bazterturik, oilaloken zirinez igurtzitako hurritz-makila edo burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.
Brankako zapia oilalokaren paparra bezala puztu zen arte. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.
Robinengana baizik ez zuen begirunerik, eta bere begi beltz ederrekin haren isiltasuna txitatzen zuen, oilalokak arrautzak legez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.
Nesken gauza zela hura [letrak] , hogeitik gora neska baitziren gelan eta zazpi mutil: aurreneko lerroan esertzen zirenak bi, lehenengo lerroko oilaloka aulkiberoen taldetxoarekin bat eginik. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 83. orr.
Polittena, herrietako oilalokak oilategitik ateraraztea izan da, eta "ama, ixilduko altzea faborez?"entzun gabe, beste 500 ikuslerekin batera nola barre suelto egiten duten ikustea. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 115. orr.
Oilaloka halakoak, utzi berriketak! Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 90. orr.
Esan dudan moduan, ergel hura oilalokaren pare jarri zen, Zubian, eurenak bazetozela eta bazetozela, kukurruku zoroetan. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 96. orr.
Lau bezero kontatu ditu Clint Eastwooden afixa baten azpian: hiru prostituta gazte eta oilaloka trabestitu bat. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 19. orr.
Orain, berriz, umea ikustera joan behar dutela-eta, autoan sartu orduko hartu du, ostera ere, betiko oilaloka-jarrera: "Zer jan ote du, zer egin ote du, gogoratu ote da, ez ahal zitzaion ezer gertatuko gaixoari...". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.