Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohol batzuk daude zulo gainean, oker ez banago. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.
Ziri, ohol, taula eta oholtxo denak lizar zurezkoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.
Ohol bakoitza bost metro luze eta hirurogeita hamabost zentimetro zabal izango da. Elizen arteko biblia Ir 26,16
Lan-mahaiko ohola eremu leuna, garbia da, tabula rasa, egoki mintzatzeko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 148. orr.
Goio ohol bat neurrian zerratzen ari zen tosta berria egiteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.
Zer ari naizen? ohol hauek josten. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.
Ni ontziaren alde batetik bestera nenbilen; ekaitzak oholak askatu zituen, masta erabat hautsi zen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.
Horma beltz bat eta leihoak oholez estaliak ikusi nituen; kafetegia erre egin zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.
Saltzaileak beren saltokiak atontzen ari dira, bi asto eta ohol bat, plazaren leku estrategikoenetan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.
Ohol bat hartzen dut, eta aizto bat, hirugiharra ebakitzeko. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 103. orr.
Lurreko hiru ohol altxatu nituen gero, eta zulo hartan ezkutatu nituen gorpu hondakinak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.
Ohol batzuek iltzeak galdu ditiztek eta, zirrikituak zabaldu zaizkiguk. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.
Ondoren ohol horiek bikearekin ondo estaltzen dira, eta burdinazko uztaiekin lotzen dira uraren indarrak ez ditzan askatu. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.
Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.
Bost kartel haietako bi Santi Zantarrak erabiltzen zituen kalez kale ohol bitan itsatsi eta bular-bizkarretik eskegita. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 72. orr.
Hegaztien kaiolan txori bakar bat dago, itsas arrano gazte bat, hegal hautsia ohol batekin lotua daukana. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 112. orr.
Gurpilak ere zuzendu nizkion, aitak ohol batzuekin egiten lagundu zidan zurezko oinarri batean ipinita, eta prest utzi nuen bizikleta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.
Marcantonio Raimondi italiarraren grabatu bat hartu zuen oinarri ohol gaineko olioa egiteko. Berria - Kultura 2004-12-28
Arropa garbitzeko ohol baten antzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.
Deskripzioak oholak bezalakoak dira errepresentazio globalen uholdean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 373. orr.
Nire kamainaren oholean ipini zuen zangoa, bota lotzearren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 223. orr.
-Bederatzi buztaneko katuaren igurtzia nahi duzue, oholean paseatzen hasi baino lehen? Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 185. orr.
Gure aurreko oholezko hesian bi txolarre geratu ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.
Bazegoen oholezko kai bat ere, zeinen alboan txalupa bakan batzuk lotuta zeuden. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 80. orr.
Hiru brie gazta, ohol biribil batzuen gainean, malenkoniatsu ageri ziren, ilargi itzaliak iduri. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.
"Mahai familiarra", zurezko altzari bat da, ohol lau bat, lau hankarekikoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.
Guzti-guztiek ohol berriak zeuzkaten teilatuko ohol zaharkituen ordez; ate guztiak beren erroetan ondo sarturik zeuden. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.
Lurra ohol beltzez estalita zuen taberna ilun batean sartu nintzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 159. orr.
Ikatza bezalako habe eta ohol beltzez eginiko eskailera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.
Tarte txikitik hormetara, sabairainoko hesolekin lotutako hormak zeuden, ohol kareztatuez eginak eta sabairaino iristen ziren hesolei josiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.
Zangorik gabeko elbarri bat mugitzen zen ohol gurpildun baten gainean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.
Mozteko oholean aritzen nintzenean, emakumearen doinua imitatzen saiatzen nintzen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.
Oroimenaren ohol markodunetan zintzilikatzeko. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.
Zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak. Elizen arteko biblia 1 Erg 6,15
Haritzezko oholak edo lastoa erabiliz.· Etxe ongi argizaritua, ohol ongi leundua, oxigeno neurri onez hornitua bihurtzen da eguna. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 930. orr.
Zabuka egin eta zerraldo erori zen ahoz behera, ohol bat bezain zurrun. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 246. orr.
Ohola bezain zurrun zegoen, begiak zabal-zabalik zituela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 120. orr.
Monasterioko zulo batera bota zuten eta han egon zen luzaro, ohola bezain lehor geratu zen arte. Elizen arteko biblia Jr 37,16
Lanari oratu nion, naufragoak oholari bezala. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 118. orr.
Itxuraldaketa prozesua oso-osorik buruturik, bada, Brown jaunak esperantza ahul bati heldu zion, nola naufragoak ohol ezgauzari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.
Eta, brontzezko oholetan idatzirik, gutuna igorri zuten Jerusalemera, bake- eta elkargo-agiri izan zedin. Elizen arteko biblia 1 M 8,22
Inguruko hormek harlanduzko hiruna erreskada eta zedrozko ohol-erreskada bana zituzten. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,12
Ohol-gazteluak eta enbor piloak ikusten genituen gure aurrean, errekaren eta errepidearen arteko sailetan ezarrita. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Inork ez zuen bera ikusi ohol mutur hartatik deuseztapenaren uretara murgiltzen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 178. orr.
Moztu duen ohol zatia estua da nonbait. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 106. orr.
Ohol-xafla bat erantsi zitzaion txanbergari. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.
Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.
Haritz ohol leunduen gainean. Askoren artean «Rataplan» - 31. orr.
Troiako zaldia [...] izei oholez egina omen zen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.
Atea balitz, zedro-oholez gogortuko genuke. Elizen arteko biblia Kt 8,9
Hilerriko ateko iragarki-oholak argituta jakin nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.
Publizitate ohol handiak margozten nituen, eta horrekin artea zer-nola egin nezakeen pentsatzen nuen etengabe. Berria - Kultura 2004-05-11
Laranjondo baten babes oholetan bermatu zen lipar batean, belarrari eta pagausoei begira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.
Lekaioak, denborarik galdu gabe, atetila danbateko batez itxi, oin-oholak gora bildu, eta, kalesaren atzealdeko uhalari helduta, gidariari oihukatu zion: "aurrera!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.
Eskuetan neukan ate-ohola kendu eta burua bere aldera jirarazi zidan, kokotsetik helduta. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 47. orr.
Artikoko izotz-pusken erdian betiko harrapatuta gelditu den ontzi-ohol ezdeus baten moduan ikusten dut neure burua; porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 123. orr.
Surf-ohol bana besapean, nire ondotik pasa dira horretan bi mutil gazte eder, sendo, mardul, heriotzaz sekula pentsatu gabekoak; eta hondartzara jaitsi dira. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.
Eliza bateko kanpandorre bat konpontzen ari zen langile batek eski-ohol bat topatu zuen teilatu gainean. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.
Fatima Vlasevicen jaiotza eta heriotza datak dagoz zurezko zut-oholean idatzita: 25-1-47 / 30-9-95. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 322. orr.
hesiaren ohol (3); ohol baten gainean (4); ohol gainean (4); ohol gazteluen (4); ohol handi (3); ohol luze (4); ohol zahar (3); ohol zuri (3); panpina ohol (3); surf ohol (3)
kontu ohola (3); ohola bezain (3); ohola kendu (4); panpina ohola (9)
oholak edo pinturak (3); zurezko oholak (4)
oholaren gainean (3)
oholen artean (6); oholen gainean (5)
oholez eginiko (3); oholez estali (4); zurezko oholez (3)