Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oholesi bat ipinarazi zuen jauregiaren lurren inguruan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.
Eskorta edo oilategi txiki hura oholesi batez inguraturik zegoen, eta oholesiaz bestaldean alor ikaragarri zabalak ikusten ziren, eta, han ereinda, azak, tipulak, patatak, erremolatxak eta bestelako barazkiak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.
Etxe gibelean lorategi estu bat zegoen, aldameneko etxeko oholesi zuriak mugatua. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 158. orr.
Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.
Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden, hormen kontra pilatutako ikatzari eusteko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 222. orr.