Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

odoldu, odol(du), odoltzen (105 agerraldi, 60 liburu eta 2 artikulutan) 1 da/du ad odolez bete, odolez estali edo zikindu. ik odoleztatu.

Atzaparrekin lurra zulatzeari ekin omen zion, azazkalak odoldu zituen arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Gerria minberatzen, eskuak odoltzen zizkion soka hartatik esekita zegoen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 123. orr.

Han belarretan kuzkurtuta zegoen, jantziak odoldurik zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Erabat desitxuratua nengoen, aurpegia handituta eta odolduta neukan eta uraren mugimenduaren bareak areagotu egiten zuen aurpegiaren makurra.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

Muturra odolduta zekarren.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 56. orr.

Bazuen beldurra erresuma odoltzen zuten borroka haiek boterearen lortzeko gudu soilak zirela baina gai hori ez zitzaion axola.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Otsaileko gertaeretan Paris odoldu zelarik, atsekabetu eta klubez klub ibili zen odol haren ordaina eskatuz eta "mundu osoko errepublikazaleen anaitasunezko musua" aldarrikatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Aitari begirada odoldu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

2 irud/hed

Eguzkia behera doan heinean odoltzen ari da ostertza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Berna odoldua alkandoran bilduta bularraren kontra estutuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.

Buru odoldua pika batean iltzatuko zioten Ahmeti eta hirian barna eramanen zuten jendeak hista eta burla egiteko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

Arratoia tinko helduta zeukan Ronek bere esku haginkatu, urratu eta odolduen artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 283. orr.

Ukabil odolduaz mehatxu egin dio Bioloni.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Bere amarenera agertu zen, ezpata odoldua eskuetan zeukala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esku odoldua (4)

esku odolduak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus