Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

odoleztatu, odolezta, odoleztatzen (58 agerraldi, 38 liburu eta 4 artikulutan) da/du ad odoldu.

Gehienek horixe uste dute eta, tristerik, sakrifizio-harriak odoleztatzen dituzte eta aldareak opariztatzen, emazteak semen ugariz haurdun uzteko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 301. orr.

Gero, abere-odola hartu eta aberea jango duzuen etxeko ategainak eta alboak odoleztatuko dituzue.  Elizen arteko biblia   Ir 12,7

Liburu baten ertza odoleztatzean liburuko orrialde guztiak odolez zikintzen diren era berberean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 29. orr.

Biolentziak odoleztatzen du gure herri hozkatua, gure gizartea, eta gero eta orakatuago uzten gaitu hiritar guztiak lokatz gorri horretan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 195. orr.

Eta bitartean Heriotza Gorria kanpoan zebilen, dena ustelduz eta odoleztatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.

Anai Rufinok, bada, arretaz begiratu eta aztertzen zituen, eta beti odoleztatuak aurkitzen zituen eskuineko aldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1098. orr.

Plazara ekarri zuen orgatik jaitsarazi, bi fraide bidelagun zituela urkabera igo, estaltzen zuen espartzuzko estalkia kendu eta, odoleztatuta eta gerritik gora biluzik, borreroaren trangaberara eraman zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

Alba, goiza bera odoleztatuko lukeen gizona, deabruen anaia bihurtua; Requessens y Zuñiga, deabruen morroi eta morroi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

2 irud/hed

«Enbaxada hau odoleztatuta dago» eta «Bush, hiltzaile» oihukatu zuten manifestariek.  Berria - Mundua   2006-04-09

3 (era burutua izenondo gisa)

Preso eskuindarren gorpu odoleztatuek presondegiaren barren-goiak lohitzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Llumek esku odoleztatua altxatu eta gizona dagoen lekurantz zuzentzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.

Harmingainek, begi odoleztatu eta ikaratuekin, Gandalfi begirada laburra egin zion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 326. orr.

Eztarria zulatua zeukan txakurrak agerian ditu oraindik hortz odoleztatuak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Linternari esker, Amaiak bularrean zeukan zulo odoleztatua ikusi zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 164. orr.

Gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Hura izan zen hura, galbarioa! ez nuen anaiaren aurpegi odoleztatua baizik ikusten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 17. orr.

Zapi odoleztatua kentzean sentitzen zuen oinazeagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1092. orr.

Nitarik hiru metrotara oihal odoleztatu bat ikusi nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Jakanarru odoleztatua jantzi nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 384. orr.

Charlyk arma odoleztatua nireganat noratua zuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 375. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus