Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odaiertzaren marra leunak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.
Hondar eremu mugagabea gorri zegoen, odaiertza gorri zegoen, badia neurrigabe osoa gorri zegoen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.
Ez zen ezer entzuten, ez zakurren hotsik eta adarrenik, dena mutu zegoen odaiertz ikusezinean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.
Ostadarrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariak ditu koloreak eta hark bezain desberdinak, baina harexen modura elkarri estu lotuak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.
Tania, berriz, odaiertz berri bat zen, oraindik ezagutu gabeko mundu bat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 151. orr.