Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Igeldo ostean ezkutatu zaharra ez den eguzkiak urdin aratz argitzen du itsasaldean ostertza. «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.
Gorritzen hasita zegoen ostertza, eta laster argituko zuen egunak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.
Ostertza goratu egin da, itsasoa ageri da han behean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 145. orr.
Eguzkia behera doan heinean odoltzen ari da ostertza. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 84. orr.
Jira eginda Pasaiako badia ikusten dugu, eta ostertzean itsaso zabala. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.
Une hartantxe, eguzkia basamortuko ostertzean jada desagertzear zegoela, iritsi zen autobusa Tadmor hiriko Orient hotelera. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 58. orr.
Noiz edo noiz, zamaontziren bat ostertzean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.
Itsuenarentzat ere nabarmenegia jada abioien presentzia ostertzean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.
Ostertzeko mendiak, ilunabarrak lausotuta, forma zoragarriak hartuak ziren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.
Kanpoan bagoiaren itzal mugikorra ostertzerantz luzatzen zen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.
Eguzkia zeruko une gorena jotzear zegoela bostehun gerlari azaldu ziren ostertzean. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.
Piztia zauritu baten intziria, ostertzerainoko zabal. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.
Itsaso horren ostertz urrun izenik gabean igarriko duzu zure sortetxera bidea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 235. orr.
Ostertz neurrigabe bat ikusten dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.
Ostertza lainotsu dago, eguzkiak erre egiten banau ere. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.
Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.
Orduan, gure harridurarako, urrunean beste bat eta gero beste bat eta ostertz argitsuan are beste tximinia bat begiztatu ditugu, euretako biri gureari legez zerien kea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.
Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska, hemendik hogei bat miliatara. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.
Begiak itxiko ditut, etorkizuneko ostertzetako gurma eta lanbroak ez ikusteko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Nola sortu eta iraun ahal izan duen egitasmo bakarrak, ostertz bakarra, hainbeste gogo ezberdin eta bata bestearen ondokorentzat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.
Gertaeren azpian beste historia bat aurkitzen du, serioagoa, ezkutukoagoa, oinarrizkoagoa, jatorritik gertuago, bere azken ostertzari hobeto lotua. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.
Horrexegatik, ez da beharrezkoa jotzea mugagabeki gibelatutako jatorriaren eta agortezineko ostertzaren gaietara. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.
Ezkerreko aldea eskuinekoa baino luzeago, Igeldo eta Urgull lotzen dituen ostertz marraren gainean luze, atsedenean. · Alde batetik, ez da idealtasun ostertz bat, keinu fundatzaile batek jarritakoa, aurkitutakoa edo ezarritakoa. «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.