Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nutrizio 1 iz elikatzea.

Nutrizio txarraren arriskuak.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Halaber, nutrizioa eta elikagaiak «arreta handiz» zaintzen dituztela nabarmendu dute.  Berria - Harian   2005-03-30

Populazio globalak onartzeko moduko usain eta zaporeak dituzten elikagaiak ekoitziko dira, bitamina, proteina, karbohidrato, mineral eta gantz funtsezkoak dauzkatenak, nutrizio zein gastronomiaren alorretik onak direnak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Rosello Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean Nutrizioko karrerako zuzendaria da eta urte asko daramatza elikadurak minbizian duen eragina aztertzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Nutrizioari buruzko NBEko Batzorde Iraunkorrak egindako txostenaren arabera, bestalde, elikagaien kalitatea da kontrolatu beharreko beste elementuetako bat.  Berria - Gaiak   2004-03-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nutrizional.

Etorkizuneko dieta, nutrizio ikuspegitik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.

Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk, gorputzeko elektrolitoen orekari potasioak hobeki eusten diolako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua, nutrizio aldetik perfektuki orekatua, kromatismo, zapore eta usain erakargarrikoa...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Josep Rosselok, nutrizio kontuetan adituak, zerealak hartzea garrantzitsua dela azpimarratu zuen atzo Bartzelonan egiten ari diren elikaduraren gaineko jardunaldietan.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Nutrizio alorreko adituek.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.

Guztien ardatz «elikadura osasungarriari buruzko hezkuntza-jarduerak» bultzatzea agertzen da, nutrizio ohiturak aldatu eta loditasunaren ondorioetaz argi informatzeko.  Berria - Harian   2005-03-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus