Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nutrizional izond elikatzearena, elikatzeari dagokiona. ik nutrizio 2.
Ikuspegi nutrizionaletik, berriz, ez dugu ahantzi behar azido oleiko eta linoleikoen iturri behinena bera dela, gainerakoen kaltetan; kolesterol "gaiztoa" suntsitzen du bestelako olioek baino areago, eta asetasun sentsazioa eragiten du jatunarengan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.
Osaketa nutrizionala, elikadurazkoa, kuzinatzeko modua, edukitzeko baldintzak eta antzekoez gainera bestelako informazio baliagarri ugaria eman beharko zaigu, bene-benetakoa, egungo hondo horiaren gaineko letra zuriak eta antzeko iruzurrak alboratuta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.