Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hektor eta Akiles alegia, eta Troiako guda, eta Frantziako hamabi Pareak, eta Ingalaterrako Artur, oraindaino bele bihurturik dabilena, eta, bere erresuman noiz baino noiz sartuko, bere jendea zain-zain dagoena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 97. orr.
Mandatari bat bidali zuen andere dukesak, zure soinekoa eta beste erregali bat Teresa Panza zure emaztearentzat eramanez; zain-zain gaude noiz baino noiz etorriko erantzuna. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 187. orr.
Lasai zebilen, zaldia ez behartzeko, eta, hura ikusirik, inork ez zuen sinetsiko bide hura tatariarrek noiz baino noiz mozteko beldurrez egoteko motiborik bazegoela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.
Lehenengo esploratzaile tatariarrak noiz baino noiz agertuko zirela espero zuen, beraz, Mikel Strogoffek. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 374. orr.
Noiz edo behin neure ametsetan agertzen zait eta etorriko dela esaten dit. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 108. orr.
Noiz edo behin zurrunga-hots zurrunbilotsuak ateratzen zitzaizkion eta lerde-arrasto zarakartsu bat zerion. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.
Noiz edo behin emakume txiki xamar eta beltzaran bat ikusten zen atzera-aurrera, eta Senperen hileta egunean autoa gidatzen ikusitako hegoamerikarra ere ikusi zenuen, plastikozko zorro batean zekartzan erosketak sukaldera eramaten. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 134. orr.
Gutarteko euskalzale eta ez euskalzaleek ere noiz edo behin entzuna dukete "Pottoka" ren kantua. Herria 2003-11-27
Euskal herritarren %42,6k maiz irakurtzeko ohitura dute astean behin, gutxienez, eta %15,8k, hilean noiz edo behin. Berria - Kultura 2004-04-20
Noiz edo noiz, bizitza honetan, nork ez ote du sentitu zirrara hori?, pentsatu du gizonak bere baitan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.
-Noiz edo noiz izan behar du lehendabiziko aldia. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.
Zakur batekin ikusi izan du, noiz edo noiz, etxe ondoko parkean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 36. orr.
Julio, berriz, bere maisu-etxean sarturik egoten zen, eta, noiz edo noiz irteten zenean, tabernara joaten zen zuzenean, baina ez lehen eramaten zuen itxura ttentte eta begirada harroarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.
Begi nekatuak ditu, nahiz eta oraindik gordetzen duten halako distir fin bat, noiz edo noiz berpizten dena, itzaltzear dagoen ikatz-txinparta bezala. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.
Jaungoikoak zuzen idazten du, noiz edo noiz lerro okerren bat eginagatik ere. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 99. orr.
Leire izeneko bat, esate baterako, adiskide mina zuen, eta, noiz edo noiz, Idoiari etxera bila joaten nintzaiolarik, han topatua nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 139. orr.
Bizitzeko beste diru badauka, eta noiz edo noiz dolarren batzuk xahutzen baditu ere... zer? nor ez da aritu noiz edo noiz, bidertzeko edo larreko ote mordoak erretzen? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.
Gurasoak ere etorri ziren noiz edo noiz bisitan. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 70. orr.
Elizgizonaren famak erakarririk, erregeordeak bere gorte txikira deitua zuen noiz edo noiz. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 147. orr.
Ikusi izan ditugu noiz edo noiz. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 170. orr.
· Noiz edo noiz denok altxatu gara mahaitik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.
Noiz-ere ezkontzeko adinera helduak baitziren emaiten zioten bakotxari ehun luisen dotea. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 217. orr.
Olentzero mendi zolan topatu-eta herriko eskolako geletara lagundu zuten haur guziek, noiz ere denek kantatu baitzaizkioten kantu goresgarri batzu. Herria 2004-12-30
Anfitrioi batek izan dezakeen sentipen berbera da, festak okerrera egin duela konturatzean, noiz ere ikusten baitu gonbidatuak bazterrean eserita eta elkarren artean nahasteari uko egiten diotela. Izan da une bat, noiz ere beldurra menderatuta izatearen azken zantzu hauskorrek izu-laborriari bide eman baitiote, dagoeneko ezin ezkutatuzkoa den izu-laborriari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
Atzeko gurpila ez zen egonen erroitzetik zenbait hazbetera baino, noiz ere eskaleak, agure xahar konkortua eta kasik elbarria, hurbildu eta harri bati egin dion bultza oinarekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 190. orr.
Ibarrean, artean eguzkia aditzen zen; etxe gris arrunt batzuk hausnarrean ari ziren belardian; noiz ere musikari indartsuena, galsoroetan paseoan zebilela, ameslari, belauniko jarri baitzen muino gainean. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 109. orr.
Udazkenak, urtero-urtero, ezustean harrapatzen gintuen baratze hartan hosto gorri gutxi batzuez, zeinak arboletatik tupustean jausten ziren, noiz ere uste baikenuen oraindik eguzki-egunen erdian ginela. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 66. orr.
· Zeu ere menpean zaude, beharra eta premia handiak dira, ez dagokizu erabakitzea norekin eta nola, ezta noiz ere, eta tokia ez da garrantzitsua. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.
Zutik nengoen ni Nilo ibaiaren ondoan, noiz eta ikusi bainituen Nilotik irteten zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 113. orr.
Abas osaba Kamilen apartamentuan babestu zen; eseria zegoen, eskuak gurutzaturik, noiz eta, bortizkeriaz, ate joka hasi baitziren. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 313. orr.
Sinetsirik dago argi egin digula Francis Bacon-i buruz, noiz eta azaldu baitigu bizi eta delikatua zuela begia, urraren kolorekoa, eta sugegorri baten begiaren modukoa. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 22. orr.
Denbora iragan eta gertaturikoa ahantzia zen, noiz eta, ilunabarreko eguzki motelarekin batera, Helenaren begietatik argia ezkutatu eta distira itzali baitzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.
Aldez aurretik dastatzen ari zen egunen batean sentituko zuen plazerra, noiz eta akatsik gabeko ordena ezarri eta etxeko ekonomiaren erresorte guztiak zalu mugituko baitziren, elkarri eraginez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 468. orr.
Arma erakustegi batean eskegita zeukan turkiar zimitarra handi bat hartu, eta jotzera zihoan, nola Abraham batek mendian, noiz eta gogoeta batek eskua gelditu baitzion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.
Galtzaleak ziren aintzinean 31-28, noiz-eta Larrechea eta Filipek hamar kintze egin baitituzte lerroan zuraidarraren hiru sake eta Carricarten sistako batzuekin eskuineko xokorat. Herria 2001-10-25
Zeren ene bihotza ez baita lehengoa, eta ez dabilkit gaztetan bezala, noiz eta eskatzen niòn guztia emaiten baitzidan, kolpe bat bertze bati zerraiola, neurri, justu eta doi. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 651. orr.
Lanean jarri behar al ninduten galdetu nien, noiz eta halako festa batean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 363. orr.
Deabruak eta hautsak, eta fraide zaharrak noiz eta XXI. mendean! Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.
Aspaldi handian irrikitan nengoan hiri noiz erranen, Edu, eta gaur diat parada: hamabortz urte hituenetik irrigarria izan haiz, eta gaur, noiz eta gaur, goia jo duk hire irrigarrikerian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.
Noiz eta orain, ohitu naizenean zu hemen izatera. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.
Noiz eta orain, negua sartuko den honetan? Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.
Ontsa gogoan dut bada noiz eta non nuen ikusi eta entzun lehen aldikotz. Noiz eta nola hasi zinen idazten? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 7. orr.
Nork sentitzen du oroimin handiagoa: haurrak gurasoena ala gurasoek haurrarena? noiz eta nola izaten den. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 47. orr.
Ez dakigu zehatz noiz eta zergatik idatzia izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.
Ondo ikasia zuten noiz eta nondik pasa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.
Hilero, noiz eta nora joan den jakinarazi behar dio epaileari. Berria - Euskal Herria 2004-05-01
Zinera joaten bazen, jatetxe edota diskoteka batera sartzen bazen, noiz eta norekin egin zuen sartu-atera hura..., horrelako zehaztasunak besterik ez zidaten eskatzen agentzian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 97. orr.
· Gainera ez zuten informe oso zehatza nahi, soilik kalean egiten zituen mugimenduen berri, hots, nondik atera eta nora sartzen zen, norekin, noiz eta noiz arte. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 97. orr.
Gu gara non, noiz eta zenbat hil behar diren erabakitzen dugunak, hau da, gerra honetan ordena pixka bat jartzen dugunak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 126. orr.
Banindoan, noiz eta ere, bat-batean, gizonak erraiten baitaut: [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Bi gazteek elgar ezagutu zuten, noiz eta ere Fernanda zaldi karrosan zihoalarik Madrilen gaindi, bat-batean zaldiak erotu baitzitzaizkion. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.
1848an esposatzera zihoazen biak, noiz eta ere Madrilgo errege palazioak jakinarazi baitzien ezkontza hori ez zela nehondik ere onartzen ahal. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 126. orr.
Ikasle multzo bat gure etorkizun profesionalaz ari ginen ikastetxeko patioan [...] noiz eta ere, gure Potzolok ahoa bete hortzekin utzi baikintuen denak: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.
Lurrean ikusita, zorroan sartu eta bazterrak hustera zihoan, noiz eta ere ustekabean norbaitekin topoz topo egin baitzuen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.
Mutila harresiaren inguruan ibili zen, tentu eta arreta handiz, noiz zutik noiz haztamuka, estropezu egiteko beldurrak airean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 158. orr.
Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi. Elizen arteko biblia Sal 139,3
Erlijio gerletan alderdi batetik bertzera ibili zen, noiz higanota, noiz katolikoa. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 307. orr.
Maletatxoan daramazu egurrezko fusila, itxaroten bera ere, zu bezala, noiz amaituko, noiz itzuliko, noiz desagertuko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 214. orr.
Den-denak ere susmoak eta usteak, noiz urduritasunak eta noiz sukarrak eragindakoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 218. orr.
Nola edo hala, noiz konboi militarretan, noiz Estatuaren gurditzarretan, Petersburgera iristea lortu zuen azkenean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.
· Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.
Jario haren hitzak, argi txiki motelduak bezala, bere gogoaren ilunpetan piztu ziren, noiz gorri, noiz urdin, noiz hori. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 116. orr.
Gezi guztiak ez dira, ordea, berdinak, sortu eta jaurti zireneko aldartearen araberakoak baizik, noiz labur, noiz luze, noiz ezpata, noiz ziri, noiz inozo, noiz pozoitsu, noiz arin, noiz astun. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.
Gizaki zaharrak etsipenaldi asko izan ondoren, noiz nola jokatu behar duen jakiten du. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 164. orr.
Ezkerrean berdin, Mitterrand-ek bai eta ez, noiz nola. Herria 2005-05-19
Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi, ez diot "logokeria" lasaigarriaren dialekto tranpazkoari (noiz-nola, komenentziazko haizearekin batera dabilenari) amore emango. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Jo dezagun orain bizia galtzea besteren baten egitez gertatzen dela; gu hil egiten gaituzte [...] eta haiek, berriz, akabatu edo hil, noiz nola. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.
Elgarrekin joanen dira ezkermuturrekoak (Laguiller-Besancenot), Komunistek nahiago dute bakarrik jokatu; aldiz berdeak joaiten dira sozialistekin toki batzutan, bakarrik bertzetan, noiz nola. Herria 2004-01-08
Batean jauregietako jaunttoak lausengatuz eta heien alde agertuz, bestean ez batere samur jauntto horieri zuten boteretik parte bat bederen kenduz edo mugatuz! noiz nola gerta! Herria 2003-03-27
Batzuek alderdi onetik gatzatu, eta beste batzuek gaitzetik, edo, hobeki esanik, onetik eta gaitzetik, noiz nola. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
Ikuskizun dago inflazio tentsioak Eurotunela noiznola gurutzatzen duen. Berria - Ekonomia 2004-05-07
Noiz-nola jakin nuen ez dut gogoan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.
“Prestige" horren kasuan, nehork ezin erran noiz nola hedatuko den petrolakia. Herria 2002-11-28
Gerrak eta frankismoak ondo findutako belarriak genituen, entzun behar genuena non-noiz-nola entzun ahal izateko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.
Izan da Ulises sindromea noiz nolako aringarritzat onartu duen epailerik. Berria - Euskal Herria 2004-04-09
Hori ere Heisenberg da, indeterminazioaren printzipioa: momentu etenak (gutxigorabeherakoak eta noiz-nolakoak, halabeharrez, gure begieste eta gogoestearentzat) lotzen baditut eta identitate iraunkor bat sortzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 245. orr.
Ustegabean harrapatu baininduen, baietz nik; arren eskatu nion garaiz zehazteko bere etorreraren noiz-nolakoak, eta albora utzi nuen, jada alferrikakoa baitzen noski, gutun-zirriborroa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 294. orr.
Jainkoarengan bakarrik dago gauzen noiz-nolakoa jakitea, Harengan ez baita lehenik eta gerorik, orain hutsa baizik dena. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.
Noizean behin, bere begirada arretatsu eta irribarretsua luzatzen dit; baina ez nau ikusten; jaten ari dena zelatatzen murgilduegi dago. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.
-Bai, gauza ona da noizean behin beste leku batzuetara joan-etorri bat egitea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 446. orr.
Orain, noizean behin, gutunen bat edo beste bidaltzen dio aitak munduko bazterren batetik. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.
Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.
Gertutik begiratzen du eta noizean behin arnasotsa egiten du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.
Hemen, Sin Otetxestva besterik ez dugu irakurtzen, eta noizean behin soilik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.
Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.
Ongi hagoen ikustera etorriko naun noizean behin... Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 14. orr.
Oso noizean behin ikusten dira horrelakoak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.
Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait, baina noiznahi harrapatzen dut neure burua buztanikararen baten shuffle-joerari begira, miretsia eta eder iritzia. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.
Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 175. orr.
Zure aurrean jesarrita dagoen andrak zeharka begiratzen dizu, noizean behingo boladetan, burua altxatzen duzunean zure begirada ekidinez, baina zu soberan konturatu zara gustatuko litzaiokeela jakitea zer den irakurtzen ari zaren liburu gorri hori. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.
Lehen egunero edaten bazen, gaur egun noizean behinka bakarrik da erosten, besta baten ospatzeko-edo. Berria - Harian 2005-09-11
On duk noizean behinka gure garaipenak ikusitako tokietara itzultzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Errege Jaunak beharko du auziaz arduratu, baina ezingo du, noizean behinka baizik, bere kontaezinezko eginbide guztiengatik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.
Eskualde huntako zorionaz har dezagun plazer noizean behinka bederen. Herria 2005-01-06
-Bilduma zaharrak ikusmiratzeko apeta izaten diat noizean behinka. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Noizean noiz hotzikarak sentitzen nituen gainera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 198. orr.
Noizean noiz, Yolande ikusten dut, zapatu gauez. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 78. orr.
Komeni da etsaiaren klasikoak berrirakurtzea noizean noiz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.
-Leher eginda hoa, ume gaixo hori -esaten zion noizetik noizera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 373. orr.
Noizetik noizera, xinpart batek besteak baino biziago urrez erraustatzen zituen haren ile-xorta barneko ilun-nabarrean gorrizka agiri zirenak, eta noizetik noizera, gar luzeago batek haren aztal eztia mihazkatuz, aldera inguratzen zen hats-behera ito batekin. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Azkenik, denbora ere xuhur baitute jaun horiek, ez ginuen guk, zorigaitzez, noizetik noizera baizik gozatu Labeguerie, gazterik zendua gainerat, HERRIAren elgarkidetze egunetan. Herria 2001-11-15
· Noizetik noizera idekia da kapital emendioko epe hori? Herria 2001-09-27
Noizik behin presio txikia egiten nuen, non sakatu behar nuen erabakitzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 89. orr.
Noizik behin, Jamesek Edithi begiratzen zion, nola ote zebilen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.
Ez zuen hitzik esaten baina, noizik behin, hanka luzatu eta bere oinari ikarazko begirada zuzentzen zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.
Oso gogoko zuen anaia guztiek noizik behin eskuz lan egitea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 691. orr.
Weldon andreak bazuen beste zaletasuntxo isil-gordekorik ere, noizik behin aitortu ohi zuenik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.
Orriak pasatzen egon da une batez: orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.
Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 147. orr.
Noizik behinka, bere dendaren atzealdean, amore eman eta sakelatik atera egiten zuen erabat, bizpahiru emakumezkori erakusteko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.
Loak noizik behinka hartu zuen bakarrik, eta tarte labur horietan ere haren burua esna-esna egon zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.
Gavarden atseginik handienetakoa zen noizik behinka lagun batekin gela hartan sartu eta gauza arriskugarri haiek erakustea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.
-Verlaque deabru horrek adarra jotzen dik -esaten zion Gavardek noizik behinka-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.
Noizik eta behin gurasoak engainatuak izaten dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 217. orr.
Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean Bennetten eskuin besoa, edo eskuak haizetakoa ukitzen du emeki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.
Gure artilleriak obus bat edo bi jaurtitzen ditu airera, noizik eta behin, haien lubakietarantz, eta haiek ere beste horrenbeste egiten dute. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Joan egiten zen argia noizik eta behin, une batez doi-doi: elektrikaren eten errepikatuak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 16. orr.
Inork ez zuen ulertzen zergatik, baina handik gutxira, Bertha nora ezean galtzen hasi zen, noizik eta behin. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.
Noizik noizera, ibilgailuaren kanpaitxoari eragiten zion, aire biziaz, abisu emateko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 188. orr.
Ezpainen inarrostetik zabaldu da, korridorean zehar, zurrumurru lauso bat eta, noizik noizera, kontsonante baten zizipaza entzuten da. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.
Ez ote lizateke eijer horren irakurtzea noiztara heben? haatik aldian aldikoa, eta hona beraz Gernikarik Philippe Etxegorri-ren gütüna. Herria 2001-03-08
Hilabetean behin, ostirale arratseko 8etan, hiru irratien artean, Xiberoko Botzaren aüzoa den Zinka ostatütik, sonüegile talde bat aldizka entzünen da püblikoan, bai müsikan, baia elestan noiztara, xüxenka. Herria 2001-11-01
auskalo noiz (25); auskalo noiz arte (8); badaki noiz (10); badakit noiz (7); ea noiz (69); ea noiz arte (7); eguna noiz iritsiko (8); ez dakit noiz (48); ez zekien noiz (8)
noiz agertuko zain (24); noiz ailegatuko zain (8); noiz amaituko den (7); noiz arte (406); noiz arte egon (19); noiz arte egongo (16); noiz arte ibili (8); noiz arte iraunen (10); noiz arte iraungo (17); noiz arte jarraitu (14); noiz arte jarraituko (8); noiz artio (10); noiz aterako zain (8); noiz behinka (20); noiz demontre (8)
noiz edo behin (21); noiz edo noiz (219); noiz egingo den (7); noiz egingo duen (8); noiz ere (14); noiz eta (725); noiz eta ere (20); noiz eta nola (127); noiz eta non (36); noiz eta nun (10); noiz eta zer (10); noiz eta zergatik (10); noiz etorriko da (9); noiz etorriko zain (21); noiz gertatuko den (9); noiz hasi zen (25); noiz hasi zinen (11); noiz hasiko den (13); noiz hasiko diren (13); noiz hasiko zain (13); noiz hasten da (7); noiz hil zen (11)
noiz ikusiko dugu (7); noiz iritsiko den (7); noiz iritsiko zain (34); noiz itzuliko da (8); noiz itzuliko den (7); noiz itzuliko zain (14); noiz izan da (7); noiz izan zen (18); noiz izanen den (7); noiz izango den (18); noiz jaio zen (7); noiz jokatuko diren (10); noiz joko zain (8); noiz nola (31)
noiz sartuko zain (7); noiz sortu zen (8)
nola eta noiz (11); non eta noiz (41); nun eta noiz (8); zehatz mehatz noiz (8)
[3] noizean behin (729); noizean behin bai (3); noizean behin bakarrik (6); noizean behin soilik (10); noizean behingo (3); noizean behinka (14); noizean behinkako (3); noizean noiz (4); oso noizean behin (25)
[3] noizetik noizera (11); noizetik noizerat (5)
[3] noizik behin (76); noizik behinka (13); noizik eta behin (17)