Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Noizbehinka, gelditu egiten zen gure trena bide zabalean, gauaren erdian, ezin jakin zergatik.” Oi, Lidia gaixoa", esaten zuen noizbehinka gure amak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Noizbehinka kabala errebelatu bat gurutzatzen nuen, gautxori baten auhena hautematen eta bat-batean herri argiztatuaren muinera heltzen nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 91. orr.
Hoteleko nire ohean etzanda, lo egin ezinik, baina lasai; gau beroa da, eta noizbehinka dutxatu egin behar neure gorputz traidore hau. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 270. orr.
Haien bozak, irriak eta, noizbehinka, kalapitak ere, karrikatik adi zitezkeen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.
Orduan, noizbehinka, zerbait gertatzen da eta erauzi egiten zaitu handigurazko oskol harro horretatik, eta berriro gogorarazten dizu ez dakizula fitsik ere bizitzaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.
Patioan argi guztiak zeuden itzalita, eta isiltasuna ere erabatekoa zen; katuren baten marraka goibelak bakarrik hausten zuen noizbehinka. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 449. orr.
Marrok oso noizbehinka baino ez zigun hitz egiten haurroi -inoiz ez modu onean, edo bederen umore apur batez-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.
Iluna da nagusi, arima zolaraino blaitzen dion bakardade zaparradapean, eta oso bakan, oso noizbehinka, argi kolperen batek istant batez eteten du ilunaldia, erakusten dizu parajea, eta bat-batean dena agertzen zaizu ulergarri. «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.
Baina -aurrenekoetan noizbehinkako flash modura, gero kontzienteki- hurrengo hitza edo esaldia zein izango ote zen asmatzeko ahaleginetan hasi nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.
Zer pentsatuko ote zuten nire noizbehinkako bisitariek ezpain-zapi haiek, paperontzian bota beharrean banan-banan jasotzen eta haien inbentarioa osatzen harrapatu izan banindute? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.
Kalendarioen historia kalendarioen noizbehinkako egokitzeen historia besterik ez da. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.
Baina ordu artean noizbehinkako harremanak bakarrik izan zituenez gero, pozgarria irizten zion egonkortasun apur bat izateari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.
Azkenean, oraindik ere aurpegi osoa argitzen zion noizbehinkako irribarre hura egin zidan, eta, aurreko mantala kentzen zuen bitartean, "bihar goizean bertan joan gintezke" esan zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 363. orr.
Arratsaldetan, gogotik ikasten nuen; oinarrizko batxilergo titulua eskuan neukan, eta goi mailakoa neure kontura ari nintzen prestatzen, Adelaren noizbehinkako laguntzarekin. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Larunbatero, oso noizbehinkako salbuespenak salbu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 51. orr.
noizbehinka agertzen (3); noizbehinka baino (10); noizbehinka baino ez (5); noizbehinka bakarrik (4); noizbehinka izan (3); oso noizbehinka (15)