Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neurtitz 1 iz pl hitz neurtuak; hitz neurtuzko idazlana. ik bertso; olerki.

Neurtitz txarrak aipa daitezke, poeta handi batenak direnean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 47. orr.

Mutil horrek arras neurtitz ederrak egiten ditu haatik!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 127. orr.

Paul Valéry-ren Cimitière marin delakoa, neurtitz alexandrinoetara aldatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 36. orr.

Izan ere, planetaren biribiltasun oso-osoa eman nahi zuen neurtitzetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Gerora baino ez zitzaion sartu neurtitzak ontzeko grina enoagarria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Eskuak gainean ezarriz eriak sendatzen zituen, eta neurtitzak errezitatzen, Homeroren ereduan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Adieraz ote zezakeen neurtitzetan beraren baitako malenkonia?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Neurtitzen erritmoa sentitu zuen bere inguruan gelan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Neurtitzez ari zen Garbizu ere, ibaiak bizitza iragankorrarekin duen antz handiaz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 118. orr.

2 sing

Hitz-lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurki baitaitezke obran, ñabartasun hori ere nolabait gordetzen ahalegindu gara.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

Gure kasüari egokitzeko, azken neurtitza honela xüxen daite: [...].  Herria   2004-10-07

3 (hitz elkartuetan)

Ez da neurtitz-idazlerik, txiripazko eta ezteusena izanik ere, bere soneto perfektoa zizelkatu [...] ez duenik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus