Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
1999an, azaroan, zuzenbide ikasten ari zen Samiya Haiquiqui 24 urteko neskatxa desagertu egin zen New Yorkeko Queens eskualdean. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.
Uttar Pradesheko Mehrana-n, Roshni Jat, 15 urteko neskatxak alde egin zuen hogei urteko Brijendra bere maitalearekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 68. orr.
Autoan zihoan gizonak 11 urteko neskatxa bati autora igotzeko eskatu zion. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
5 urteko neskatxa batek. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.
Matxinoek zibil andana hil dute, eta emakume zein neskatxa ugari bortxatu, horietatik zenbaitek hiru urte baino gutxiago zutelarik. Berria - Mundua 2004-06-12
Bidelapur baten ibilerak eta harekin maitemindutako neskatxa umezurtzaren samina gurutzatzen dira Giuseppe Verdiren Il Masnadieri operan. Berria - Kultura 2004-01-14
Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,42
Neskatxa baten lerdentasuna ez bazuen ere, haragi sendoko emakumea zen, hala gerritik gora nola gerritik behera ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.
Neskatxa eta emakume asko ikusi genituen segidan, denak ere guztiz ederrak, beren ile txirikordatu, gerruntze gorri eta urdin bikain egindakoekin. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.
Ez da hain urrun eliza katolikoan behar ginuela, guk, emaztek eta neskatxek, mantalina eman elizan sartzeko. Herria 2003-12-04
Bezero hori nahiko aberatsa zen eta neskatxa emagaldutegitik atera nahi izan zuen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 140. orr.
Garai hartan neskatxa bat besterik ez nintzen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Aurreneko senargaiak neskatxa zapuztu ondoren, neskaren gurasoek molde tradizionaletan ezkontza antolatu dute beste familia bateko semearekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 83. orr.
Gero biak, neskatxa eta mutila, printzesa eta mezularia, galdu egin dira, izarrak zeruan galtzen diren bezala. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 35. orr.
Neskatxak musu eman zion mutilari masailean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.
Eskuarki, mutilak betazalak jaisten zituen haren aurrean, neskatxa baten antzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.
Nire bizitzan atsegin izan zaidan neskatxa bakarra. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 62. orr.
Ez zegoen Edinburgon eta hurbileko herrietan zaldunik, jauntxorik, kaparerik, langilerik edo nekazaririk, bihotzaren zokoan edo gaueko amets gozoetan neskatxa hura gordetzen ez zuenik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.
Neskatxetako bost zentzugabeak ziren eta bost zentzudunak... - 0. orr.
Zirraragarriegia, beharbada, neskatxa gazte batentzat. Emaztea hartu zuen, Andrea izeneko neskatxa gazte bat. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 147. orr.
Hogei urterekin neskatxa ederra omen zen, baina, ederraz gain, beste zenbait dohainek egiten zuten berezi eta miresgarri. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.
Hogei urte zituen eta neskatxa txit polita zen, goxoa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 116. orr.
Hala ezagutu zituen Eva zazpi urteko neskatxa ponpoxa eta Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 95. orr.
Neskatxa alaia zen, xaloa, adiskidetsua. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 131. orr.
-Neskatxa ezkongai politak bilatu behar zaizkio erregeari. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.
Ume izateari oraindik utzi ez dion neskatxa gizen baten usaina zen hangoa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Augustinek prest zegoela zioen, barreka, haurtzaroa utzi gabeko neskatxa potolo baten gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Printze xuri-urdinaren zain luzaz egondako neskatxa nancy baten desengainuarena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.
Umi, kosmoseko neskatxa politena izango zenarentzat, eta Uil, kosmoseko gizonik mardulena izango zenarentzat. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 115. orr.
Gustuko zuen bere ganbara, neskatxa gela hura, non Augustinek gauza txikiak utziak baitzituen han-hemenka, emakume gauza samur bezain txolinak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.
Lepo argal-argal eta samurra eta neskatxa-beso orobat argalak ziren haren adinaren adierazgarri bakarrak. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Tradizioaren arabera mundura neskatxa ekartzea, zoritxarra ekartzea zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 78. orr.
Aurrera edo atzera, baina mokaduak egin zezala bere bidea! Nolanahi ere, gure herrietako erromeriak ez ziren ahazteko, Abadiñokoa eta beste bezala: San Blas eta Santa Agedako periak, mutil-neskatxen ezaupideak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.
aughrim go neskatxa (4); herriko neskatxa (4); izeneko neskatxa (8); motots kaxkagorridun neskatxa (3)
neskatxa birjina (7); neskatxa birjinak (5); neskatxa eder (12); neskatxa eder bat (3); neskatxa ederra (8); neskatxa eta herioa (6); neskatxa gazte (17); neskatxa gazte bat (3); neskatxa gazte batentzat (3); neskatxa gazteak (9); neskatxa hil (3); neskatxa maite (3); neskatxa polit (4); neskatxa pollita (3); neskatxa ttipi (8); neskatxa ttipi hori (5)
urteko neskatxa (16); urteko neskatxa bat (4)
erantzun zion neskatxak (9); esan zion neskatxak (5); esan zuen neskatxak (11); galdegin zion neskatxak (3)