Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neketsu (249 agerraldi, 94 liburu eta 54 artikulutan) 1 izond neke askokoa, nekez betea. ik nekoso.

Galbidea beheranzko pendiz arina da; onbidea, aldiz, goranzko aldapa neketsua.  Berria - Kirola   2006-03-17

Muga bien artean [...] basamortuko ibilaldi luze eta neketsua dago.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 143. orr.

Jende errukarri horiek, Asiaren erdialdeko bidaia neketsuaren ondotik ozta-ozta indarberriturik, behartuta zeuden atzera bidaiari ekin eta sorterrira itzultzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 110. orr.

Zertan zabiltzate oraindik ere bide gaitz eta neketsuetan?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.

Gizon hark bide luze neketsua ibilia zuela begi bistakoa zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 426. orr.

Ezin baitzituzten, eguneko lan neketsuaren ondoren, gorputzeko eta arimako premiak ase.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Han lan neketsuak egin arren, askoz gehiago irabazten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 28. orr.

Huts-hutsetik liburutegi bat sortzea ondo zeregin neketsua da.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Larunbatean Brive menderatu ondoan Tolosaren aurka bi partida zail, neketsu eta gogor jokatu beharko dituzte miarriztarrek.  Berria - Kirola   2004-05-18

Eskularruak kentzea ez zait egiazki ariketa neketsua suertatzen, hatz luze eta politak ditut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 10. orr.

Andrea isildu eta, keinu neketsu batez, jaiki egin zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.

Irribarre sotila saiatu zuen, baina ez zitzaion zirkin neketsu bat besterik atera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten.  Elizen arteko biblia   Heb 10,32

Betiko borroka astuna eta neketsua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Gertakizun honek oso egoera neketsuan ezarriko luke Palestinako herria.  Berria - Mundua   2006-01-24

Hori izanen dugu zatirik neketsuena ezen, bestaldera jaisteko, ez da arazo izpirik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.

Behin, egun neketsu baten ondoren, goiz oheratu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 136. orr.

Bederatzi hilabete neketsu behar izan zituen hara eta hona Dubinsky andrea aurkitu aurretik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

2 (izan aditzarekin)

Zaila, neketsua da autista batekin bizitzea, baina baita magikoa ere.  Berria - Kultura   2006-02-10

Bidea neketsua izan zen; ez zen aise euriek lohigune bihurtua zuten lur hartan ibiltzea eta, guneka, harkaitzetarik erori harriak baziren. Nire lehenbiziko irakurketa-ahaleginak neketsuak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 100. orr.

-Garaiak neketsuak dira -jarraiki zuen Basilek.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

Supermerkatura joatea ez bezala, neketsua izaten da zerbaiten bila kalera abiatzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

Ura berotzea, berriz, neketsuagoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Esna irautea neketsu zitzaion eta buruko min sorgor bat zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

3 (adizlagun gisa)

Adinekoek, ostera, lehengoari eusten zioten eta, ulertzekoa denez, neketsu gertatzen zitzaien h-z betetako izkribuetara begiak ohitzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 161. orr.

Dembak neketsu hartu zuen arnasa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.

Mundu hau erosoago edo neketsuago iragaiteak ez du haientzat guretzako bezainbat pisurik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidaia neketsu (3); luze eta neketsu (3)

aldapa neketsua (3); lan neketsua (14); luze eta neketsua (10); luzea eta neketsua (3); neketsua izan (9); neketsua zen (6); oso neketsua (5)

luze eta neketsuak (3); neketsuak dira (3); neketsuak izan (4)

lan neketsuaren (3)

lan neketsuetan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus