Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mikel eta Nadia Semilowskoetik atera eta Irkutskeko bide nekosoari lotu zitzaizkion berriro. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Ez zen lanbide nekosoa, eta hamaika gizaseme ezagutu zuen eta hamaika iluntze eman zuen haien konpainian. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.
Emazteari argibide nekosoak eman beharko dizkiolako. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.
Banekien lan luze nekosoa nuela aurretik. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 37. orr.
Ondoko gelatik zetorren osaba-izeben zurrunga nekoso bikoitza. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Madame Beylek bekainak goratu zituen zirkin nekoso batez. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 114. orr.
Zeren txalupen multzoa etorriko baitzen arraunean, arraunketa nekosoan oraino estuarioaren erdian, armez eta gizonez astun zamaturik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 261. orr.
Izugarri nekosoa egiten ari zitzaidan elkarrizketa hura; halako izenik merezi bazuen, behintzat. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 130. orr.
Jeneralean izugarri nekosoa gertatzen den hizkuntza aldaketa hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.
"Nekosoa duk azterketak zuzentzea", pentsatu duk. «Bizia lo», 2003 - 102. orr.
Banekien burruka hura zaila, latza eta nekosoa izango zela. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 52. orr.
Iluna nekoso da adimenarentzat, begiarentzat bezalaxe, baina ilunetik argia ateratzeak, horretarako behar den ahalegina bide, atsegingarri behar du derrigor. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.
Jendea nekosoa zait, baita gizonezkoak ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.
Badakizu zein nekosoa den lanpostu bat aurkitzea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 111. orr.
Eta, egia esan, hori da nekosoa: ofizioa afiziorik gabe bete beharrekoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.
Aszesi handiegia eskatzen zien lantegi hark, nekosoegia zen testu haietan barrena sartzea, ezer ulertu baino lehen hartzen zituen asperrak, higuinak. «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.
Ordenantza ernetzeko prozesua zaila izan da, eta nekosoa. Berria - Harian 2006-01-31
"A zer nekosoa zu ere", esaten zion amak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 42. orr.
Atezaina aditu bat da nonbait trantze hauetan eta, epaileari agertu dionez, besarkada labur bat kilikagarri gerta dakioke gizasemeari baina luzeegi bat nekoso. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 15. orr.