Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekazaritza 1 iz lurra lantzea, lur lana; nekazariaren lanbidea. ik laborantza.

Jarduera ekonomiko nagusia: nekazaritza eta abeltzaintza.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Argi dago, proteina ekoizteaz ari garela, nekazaritza abeltzaintza baino bide ekonomikoago eta ekologikoagoa dela.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Estatu Batuetan, mendearen hasieran, % 39 ari zen lanean nekazaritza eta meatzaritzan, % 39 zerbitzuetan eta % 29 manufakturan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.

Cajamarca eskualdeko herritarren %72 abeltzantzatik eta nekazaritzatik bizi dira.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Nekazaritza ikasi zuen Donapaleuko Laborantza eskolan eta Historian lizentziatua da Paueko unibertsitatean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Garapen-bideko herrialdeetan berriz, biztanleriaren parte handi bat aritzen da nekazaritzan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Nekazaritzan gero eta gehiago erabiltzen ari diren pestizida modernoei hainbat heriotzaren errua egotzi zaie.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 77. orr.

Hasieran, FARCek ez zuen begi onez ikusi drogari loturiko nekazaritza bultzatzea eta kokazaleei koka zerga kobratzen zien.  Berria - Mundua   2004-05-27

Artoaren eta sagarraren nekazaritza nagusitu zaizkio arre-koloreari, lautadari, buztinaren usainari, gariaren eta mahatsaren nekazaritzari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 145. orr.

Nekazaritzarako egokiak diren 15 hektareako lur-sail bat.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 83. orr.

Halaxe gertatzen da industria-eraldaketara bideraturiko gaiei dagokienez (meatzaritzakoak nahiz nekazaritzakoak izan), gai horien horniduran gertaturiko eten orok ekoizpenaren kate osoa geldiaraz baitezake.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Nonahi ageri ziren, beraz, fabrikak eta meatzeak, baina bakar eta urri baserriak eta nekazaritzako etxaldeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Nonahi ageri ziren, beraz, fabrikak eta meatzeak, baina bakar eta urri baserriak eta nekazaritzako etxaldeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

COAGen arabera, nekazaritzako gasolioaren %33 zergak dira.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Kreditua, meatzaritza edo nekazaritzako errentarik baldin badago, eta laguntza bereziki, izaten dira atzerritar kapitalen sarbide nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

James Wilson (1836-1920) nekazaritzako ministro izan zen McKinley, Roosvelt eta Taft (1897-1913) lehendakari zirela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 301. orr.

Europar gizarteak ez du, oro har, begi onez ikusten nekazaritzan aplikatutako transgenikoen bioteknologia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzarako Erakundearen (FAO) 2003ko Txostenak adierazten duenez, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nekazaritza txiroko eskualdeetan pobrezia edota azpigarapena hedatu dira, eta nekazaritza aberatsetakoetan, berriz, ekonomia hazkundea eta industrializazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.

Nekazaritza transgenikoa egiten bada, kontsumitutako produktuak ere transgenikoak izango dira, argi utzi nahi diegu kontsumitzaileei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Nekazaritza ekologikoaren kontseilu arautzailea osatu nahi du Lakuak.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Uste duzu nekazaritza industriala iraunkorra dela?  Berria - Gaiak   2004-12-11

Egun, garesti ordaintzen dugu aginte komunistaren garaietan bultzatutako nekazaritza intentsiboa.  Berria - Mundua   2006-04-27

Zer gertatu behar da ohiko nekazaritzak iraun ahal izateko?  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Iraupeneko nekazaritzaren ordez dirua egiteko nekazaritza ezarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Etorkizuneko nekazaritza guneak irudikatzea ere zail zaio oraindik.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Lurrik gabeko nekazaritza bultzatu du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik nekazari 3.

Zortzi urterekin, haurrak nekazaritza lanetan laguntzen hasiko ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Emakumeek oso leku nabarmena zuten nekazaritza gizarteen aurretiko egitura sozialetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Horietako batean, Marquetalian, nekazaritza komunitatea ezarri zuten 1.000 nekazarik.  Berria - Mundua   2004-05-27

Nekazaritza lurrik garrantzitsuenen (Kalkilia eta Tulkarem artekoak oso emankorrak dira) galera gertatzen ari da.  Berria - Harian   2005-11-26

Ez du inoiz oso begi ona eduki nekazaritza-giroko bizimoduaren edertasunari erreparatzeko, Wordsworth horrenbeste irakurri izan arren.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Landa eta nekazaritza ingurunearen errealitatea gizarteratzeko helburuari jarraikiz, lau film eskainiko dira Donostiako Antzoki Zaharrean eta Larrotxene kultur etxean.  Berria - Kultura   2004-11-20

Kirkukeko nekazaritza kooperatiba baten egoitzaren kontra tiro egin zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-07-11

AEBetako erdialdeko lurraldeetan, nekazaritza guneetan, homosexualitatea gaitz ikaragarritzat jotzen dute.  Berria - Kultura   2006-01-18

Nekazaritza sektorean aldaketarik ez badago, abendu eta Gabon beroak izango ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Euskal Herriko nekazaritza eskola gehienetan ikasketak espainieraz edo frantsesez egin beharra dago.  Berria - Harian   2005-03-02

Aterabide bat dago hor Europako nekazaritza krisiarentzat?  Berria - Harian   2006-02-18

Nekazaritza ekonomiatik zerbitzuetako ekonomiara pasatu ondoren, emakumeek independentzia ekonomikoa berreskuratu dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 287. orr.

Periferiak, batik bat, sistema kapitalistan sartutako munduaren lehengai eta nekazaritza ondasunen hornitzaile funtzioa betetzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Inoiz nekazaritza-balio nabarmenik izan gabeko eskualdeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 198. orr.

Estatu Batuetatik milaka tona nekazaritza produktu sartuko direlako Perura.  Berria - Mundua   2006-04-26

Nekazaritza praktika intentsiboek lurraren emankortasuna ahultzen dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 67. orr.

Etxea zelarik nekazaritza-ekoizpenerako gizarte- eta ekonomi unitate onena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 395. orr.

Ukrainako nekazaritza industria garrantzitsuaren sinboloa.  Berria - Mundua   2004-11-25

Txikienak etxalde miserableak ziren, eta handienak itsusiak, nekazaritza-desarrollismoak jotako nukleoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 78. orr.

Nafarroako nekazaritza hauteskundeak iragan dira.  Herria   2003-01-14

Nekazaritza lanpostuak sortzeko eta natura zaintzeko baliatu nahi dugu.  Berria - Harian   2005-03-23

Nekazaritza-politika bateratu guztiz murriztailean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

CCOOko Nekazaritza Federazioko buru Macario Irustak dioenez.  Berria - Harian   2005-08-28

Eraso faxista Nekazaritza Ganberaren kontra, Piazza Fontanan, Milanen: 16 hil eta 98 zauritu.  Berria - Mundua   2004-10-13

Nekazaritza Ministerioko funtzionario ohia.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.

Espainiako Nekazaritza ministro Luis Atienzak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 192. orr.

Nekazaritza eta Arrantza Sailak 180.000 euro ordaindu zizkion Alavesi.  Berria - Kirola   2004-11-27

Chris Patermann Europako Batasuneko Nekazaritza eta Bioteknologia Saileko zuzendariak.  Berria - Gaiak   2004-03-05

2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Europako Nekazaritza Politika Bateratuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 303. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mundu osoan, familiako baserri nekazaritzak krisi globala nozitzen du.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantza eta nekazaritza (3); espainiako nekazaritza ministerioak (5); espainiako nekazaritza ministerioko (3); espainiako nekazaritza ministro (4); europako nekazaritza politika (4); frantziako nekazaritza ministroak (3); jaurlaritzako nekazaritza sailburuak (3)

nekazaritza ahaldunari (4); nekazaritza arloan (3); nekazaritza arloko (3); nekazaritza bultzatu (3); nekazaritza diputatu (3); nekazaritza diputatua (3); nekazaritza diputatuak (3)

nekazaritza ekologikoa (5); nekazaritza ekologikoaren (3); nekazaritza ekologikoko (3); nekazaritza elikagaien (5); nekazaritza elkarte (3); nekazaritza elkarteak (3); nekazaritza eredu (6); nekazaritza eremuetako (5); nekazaritza eremuetan (6); nekazaritza eremuetatik (4); nekazaritza erreforma (3); nekazaritza eskola (8); nekazaritza eskolak (3); nekazaritza eskoletako (4); nekazaritza eskoletako ikasleen (4); nekazaritza eskoletan (6); nekazaritza esportazioei (3); nekazaritza eta abeltzaintza (9); nekazaritza eta arrantza (39); nekazaritza eta elikadurarako (3); nekazaritza gaien (3); nekazaritza gizarteak (3); nekazaritza guneetan (10)

nekazaritza industriala (4); nekazaritza inguruetan (3); nekazaritza intentsiboa (6); nekazaritza komisario (4); nekazaritza komisarioak (4); nekazaritza komisarioaren (3); nekazaritza kontseilari (3); nekazaritza lur (5); nekazaritza lurrak (6); nekazaritza lurren (5); nekazaritza lurretan (5); nekazaritza ministerioak (18); nekazaritza ministerioaren (3); nekazaritza ministerioko (6); nekazaritza ministro (17); nekazaritza ministroa (5); nekazaritza ministroak (24); nekazaritza ministroaren (4); nekazaritza ministroek (8); nekazaritza ministroen (5)

nekazaritza politika (36); nekazaritza politika bateratua (4); nekazaritza politika bateratuak (4); nekazaritza politika bateratuaren (6); nekazaritza politikaren (4); nekazaritza produktuen (6); nekazaritza saila (3); nekazaritza sailak (15); nekazaritza sailburu (4); nekazaritza sailburua (4); nekazaritza sailburuak (10); nekazaritza saileko (4); nekazaritza sektorean (4)

nekazaritzako laguntzak (3)

nekazaritzan aritzen (4); nekazaritzan erabiltzen (4)

nekazaritzarako erabiltzen (4)

nekazaritzaren plan estrategikoa (3)

nekazaritzari lotuta (3)

nekazaritzatik bizi (12); nekazaritzatik bizi dira (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus