Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekazari (orobat nekezari g.er.) 1 iz lurra landuz bizibidea irabazten duen pertsona. ik laborari; lugin.

Nekazari bat, paysan bat, lurrari atxikitako gizona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Kain eta Abel nekazariaren eta nomadaren ordezkari dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Iritzi zabalduenaren arabera, nekazaria da hemen eta nonahi lurretik gertuena bizi den giza klasea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Mila lagun inguru bizi zen orduan herrian; nekazariak eta abeltzainak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Hemen, nekazariak meatzariari utzi dio lekua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Gizondutakoan ez nintzela nekazaria izango agindu nion neure buruari, diligentziako nagusia izango nintzela, maiorala alegia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Nekazariak, goizean, sorora joaten dira uztarriak hartuta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.

Begira nekazariari: lurraren fruitu ederraren zain egoten da eta pazientziaz itxaroten ditu sasoian sasoiko euriak.  Elizen arteko biblia   St 5,7

Lanean ahalegindu den nekazariak behar du izan lehena uzta-biltzean.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,6

Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Alorrez harago nekazarien izbak ageri ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Nekazariak hiriko azokara zihoazen, eta haien irudi arropa ugariz jantzietan gau amaitu berriaren freskura sentitzen zen oraindik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Joputzaren garaian, gobernuak nekazarien errolda egiten zuen aldika, eta lurjabeek erroldaturiko arima-kopuruaren neurrian ordaintzen zituzten zergak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Tokiko merkataritza nekazarien bigarren mailako jarduera zen, eta xehekako salerosketa baino ez zen haietan egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Zinez, garaiko kroniken arabera, zazpi andre hil zituen nekazari bat izan zen, Ibañez de Garayo izenekoa eta 1860. urte aldera urkatu zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Onuragarria al zen nekazariak erostea beste leku batera aldatzeko?, horra hiriko elkarrizketa, eztabaida eta gogoeta guztien mamia. -Esadazu, adiskidea, zenbat nekazari hil zaizkigu azken errolda aurkeztu genuenetik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Gaur kalean bizi denarekiko arras diferentea eta bestelakoa nekazariaren filosofia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

Biak oso neska ederrak ziren, ez pentsa, nekazariak izanagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 43. orr.

Gizonezko nekazariei deitzeko herri xeheak erabiltzen zuen hitz arrunta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Mundua denon baratze handia da, ken ditzagun hesiak eta txarrantxak, itsasoa arrantzaleena, lurra nekazariena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.

2 (izenondoekin)

Ahaztu egin zaizu ez dagoela nekazari onak saltzen dituen lurjaberik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Nekazari gazte ile-horail bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Bazen behin nekazari aberats bat, dohain berezia zuena: gai zen animalien hizketa desberdinak ulertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.

Hirugarren Munduko nekazari pobreek bizirik irauteko zelako lanak egin behar dituzten kontatu nion nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Eskualdeko nekazari pobreek antolatutako ehizaldi xumeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 55. orr.

Nekazari baldar, ezjakin, arlotearen topikoa bazterturik, nekazari argi, jakintsu, gizatasunez jantziaren eredua eraiki behar zuen Mogelek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Eta halaxe gertatu zen printze ahaltsu eta boteretsu bat nekazari xumea bilakatu zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 142. orr.

Nire aitaita artzaina zen, nekazari eskolagabea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.

Nekazari ezjakin batek ezin zituen afixak irakurri susmagarri bilakatu gabe.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Nekazari zorritsu horiekin baino hamar bider gehiago irabaz dezaken.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 35. orr.

Denbora asko ez dela, ez zen harritzekoa ehiztari edo nekazari bakarti bat elurretan hiltzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Lubis, Pantxo, Ubanbe eta "nekazari zoriontsuengandik" jasotzen nuen mezua doi-doi iristen zitzaidan eguneroko zarataren artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat nekazal; Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da nekazal agertzen; bai nekazari-) ik nekazaritza 3.

Nekazari etxe bat zen, handia, antzinakoa, zuria, aurrealdea zuriz margotua, eta lehen solairuan hormaz estalitako galeria bat zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Hiru probintzietako eta Nafarroako baserritar eta kapare zahar haiek, Pirinioetako bi aldeetako nekazari erdiaristokrazia hark, Borboi harengan sinesten zuen, atzerritar arrunta eta atzerritartua izanagatik ere, eta hiltzeko ere prest zeuden horrelako abenturazale irrigarri baten goranahia asetzearren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 90. orr.

Hango nekazari produktuek munduko merkatuetara iristeko ahalmena izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 303. orr.

Nekazari-lanetan ehun arima inguru dituzten lurjabeek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Nekazari-eskualdeetako bizimodua beti izan da elkarren aurka azpikerietan ari diren auzokideen istorioa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Adélaïne Fouque, nekazari familia aberats bateko alaba, Pierre Rougon izeneko morroiarekin ezkondu eta seme bat izan zuen, Pierre.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Sandrak El Salvadorrera joatea pentsatu zuen, hango nekazari-komunitate batean lagunduaz geure bizitza-proiektuan jarrai genezakeelakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Andaluza nekazari arraza da, aurpegiko hazpegietan beretan ezagun du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Hamaika nekazari-belaunaldik hamaika bider iraulitako lurra da.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 117. orr.

Zertarako dituzu nekazariak?, haien nekazari-bizimodua babesteko?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.

Nekazari giroko festetan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 191. orr.

Estimu handitan daukat, beti nekazari-beroki arruntez jantzirik badago ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 512. orr.

Oihal puska adabakituz, zakuz, antzinako fraide eta nekazari jantziz, bizkarrean itxura gabeko pardelak zituztela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 208. orr.

Nekazari-herri primitiboetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.

Mendebaldeko Kristandadea nekazari-gizartea zen orduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Rasputinek liluratuta zeukan inguruko nekazari jendea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 248. orr.

4 (izenondo gisa)

Ararateko emakume nekazariak bezala janzten zen, gona asko bata bestearen gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 33. orr.

Sartu nintzen ni ere gizon eta emakume nekazari haien artean, eta hara zer ikusi zuten nire begiek: [...].  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Gizarte nekazari eta txiro batek egin zezakeen neurri apalean, berriro agertu ziren euskarazko liburuak plazan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 69. orr.

Esan beharra dago, Euskal Herri nekazarian emakumeak lanik gogorrenetan gizonak bezalaxe edo okerrago ibiltzen zirela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Horrelakoxea zen baserritar nekazariaren patua, lan bat bukatu baino lehen bestea zain.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 320. orr.

Erroma "arraza nekazaria" da beste ezer ez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako nekazari (3); ari zen nekazari (3); auzoko nekazari (3); bertako nekazari (5); euskal herriko nekazari (3); hango nekazari (4); milaka nekazari (3); nafarroako nekazari (5)

nekazari aberats (6); nekazari eremu (3); nekazari eremu biziak (3); nekazari eremuetan (3); nekazari eskoletan (3); nekazari eta abeltzain (5); nekazari eta abeltzainei (3); nekazari eta abeltzainen (7); nekazari etxe (5); nekazari ezjakin (5); nekazari familia (8); nekazari gazte (3); nekazari gazteen (4); nekazari giroan (3); nekazari giroari (3); nekazari guneetan (3); nekazari hilak (4); nekazari hiltzaileen (3); nekazari hiltzaileen parabola (3); nekazari munduan (4); nekazari pobre (3); nekazari txiro (3); nekazari zahar (4); nekazari zoriontsuen (8)

neska nekazari (3)

nekazaria izan (3)

nekazariak dira (4); nekazariak erosi (3); nekazariak esan (8); nekazariak esan zion (5); nekazariak izan (5); nekazariak zirela (3); nekazariak ziren (6)

nekazariei zuzendutako (4)

nekazariek erabiltzen (4); obabako nekazariek (3); txitxikoven nekazariek (3)

arabako nekazarien (3); euskal herriko nekazarien (16); indigenen eta nekazarien (6); langileen eta nekazarien (3); nekazarien beharrak (3); nekazarien egoera (9); nekazarien elkartasunak (6); nekazarien elkarteak (6); nekazarien errolda (3); nekazarien eskubideak (3); nekazarien eta abeltzainen (7); nekazarien giroko (3); nekazarien sindikatuak (4); nekazarien sindikatuko (6)

nekazal ikerketa (3); nekazal lurretan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus