Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negoziagai 1 izond negozia daitekeena. ik negoziagarri.

Horrez gainera, banku-kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren; teknika horri esker, zorraren krisia gertatu ondoren, nahiko erraz hautsi ahal izan zituzten bankuek garapenbideko herrialdeekin zituzten konpromisoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Erabaki eskubidea ez dela negoziagai erantzun dio Jaurlaritzak Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

• 2 iz negoziazioaren gaia.

Berriro ere justizia eta polizia arloko eskumenak Stormonten esku uztea, ekintza armatuak etetea, desarmea eta erakunde autonomoen funtzionamendua bermatzeko neurriak izango dira negoziagai nagusiak.  Berria - Mundua   2004-09-17

3 negoziagai izan du ad

Gai hori bera negoziagai izan zuten joan den ostegunetik larunbat eguerdira bitartean, Leedseko gazteluan izan zituzten elkarrizketetan.  Berria - Mundua   2004-09-22

Erakunde armatuaren eta gobernuen arteko mahaian «desmilitarizazioa, presoak eta iheslariak, eta biktimak» izango dituzte negoziagai.  Berria - Harian   2006-03-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus