Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paper negoziagarria, altxortegi inperialak gordetzen zituen ordezkagiriekin bat zetozen txekeen forman, Tang gobernuak jaulki zuen K.o. 807an eta 809an. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.
Nafarroa ez dela negoziagarri ziurta dezala exijitu dio Sanzek Zapaterori. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Autodeterminazio eskubidea herri guztiek duten eskubidea da; beraz, ez da negoziagarria, oharraren arabera. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Alliren hitzetan, KAS alternatibako puntuen artean bi ziren «negoziagarriak»: langileen baldintzen hobekuntzari buruzkoa, bata, eta Espainiako polizi indarrak Euskal Herritik kanporatzeari buruzkoa, bestea. Berria - Euskal Herria 2006-04-22
Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak nabarmendu zuenez, Ibarretxe Plana «ez da plana, baizik eta proposamena; negoziagarria den eta alda daitekeen agiria baita». Berria - Mundua 2004-01-31
Presoei erraztasunak ematea bezalako kontzesioak negoziagarriak dira; beste batzuk ez. Berria - Harian 2006-03-25
Oslon Arafatek independentzia negoziagarri bihurtu zuela dio Husseinek, eta orain jendeak ez dakiela aldarrikapenari nola eutsi; matxinadak izaera soziala galdu duela ere salatu du. Berria - Mundua 2004-08-08
Gainerako sindikatuek «negoziagarria» iritzi zioten gai horri. Berria - Ekonomia 2004-06-09