Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negarti (orobat nigarti g.er.) 1 izond/iz maiz edo erraz negar egiten duena. ik negartsu.

Atzeko ume negartiak, hitz horiek ulertu balitu bezala, are biziago eutsi dio bere negar-saioari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 21. orr.

Ume negarti baten esnelapiko huts sentiarazten nautenean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 40. orr.

Sekula ez nuen pentsatuko umetxo potolo negartiak gustatuko zitzaizkizunik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 135. orr.

Aizpeberriko egonaldia borobiltzeko, bere ama egiaz izeba zuela esan zioten, eta izeba negarti eta histerikoena benetako ama zuela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.

Abertzale negarti haiekin beste kontu bat izan zitekeen, ziur.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 20. orr.

Aspaldi erakutsi ziguten baserritarra negarti hutsa dela, eta ez dela sobera fidatu behar haren hitzetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Faltsua, gezurtia, negartia, barregarria, astuna, eta harroputza da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Pasilloz pasillo, gelaz gela, negarti bat kontsolatu, liskarti bi baztertu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 115. orr.

Azkenean, okerrena amaitu denean, begi lausotu eta negartiez so egin dut gorantz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 160. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren maitasuna maltzurki aipatu zuen limosna eskatzeko, eta ahots negartiz Jainkoaren izenean lagun ziezaiotela eskatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 329. orr.

Johannesek eta Andrések halako batean ez zioten segitu kondesaren doinu negarti mudurriari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Goiz euritsu bateko Karmenen irudi negartiak datozkit gogora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 246. orr.

Xake liburua nirekin eramateko eskari negartiari ere ezentzuna egin zion.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 24. orr.

Azkenean, dendari txiki-jatorraren aldeko artikulu negarti horiek sinatzen dituztenak, guztiok bezala, autoa hartu, eta hiri-periferian dagoen HiperEroski, Carrefour, Mammouth edo Pryca erraldoirantz abiatzen dira.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Baten bati barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Mozkorraldiak areagotutako apaltasun negarti batez hitz egin zuen gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 112. orr.

Eta nago, denboraren buruan, jelkideen sinbologia berbera jaso ote duen ETA inguruan sortu den abertzaletasun iraultzaile negartiak ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.

Nahikoa diagu hainbeste negartirekin, hainbeste olerkari humanitariorekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Harroputz eta negarti tonu batez, gizon horri, aldamenean dagoena, errietan zaio ari.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 37. orr.

4 zume negarti sahats mota, beheranzko adarrak dituena (Salix babylonica).

O, haritza, lizarra eta zume negartia!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Bestetik lore sekulakoak eta itxura eta forma guztietako lore pila zeuden aintzira-bazterretan, baita zume negartiak ere non-nahi, hostaila ur barrenean sartuta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

"Turgeniev"en aurrean, bidearen bestaldean, zelai muttur bat dago, bizpahiru zume negartik babesten duten oasi bat zabor kontainerren artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tonu negarti (4)

ahots negartiz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus