Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negartsu 1 izond negarrez betea. ik negarti.

-Neu naiz -erantzun zion ahots negartsu batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 234. orr.

Verlaque andrearen irudia ezin zuen uxatu batez ere, haren ahots negartsua, begietan malkorik ez bazuen ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.

Isekaz ari zaizkit, baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok.  Elizen arteko biblia   Jb 16,20

Begi urdin negartsuak zituen, eta kliskatu eta kliskatu zerabiltzan suaren aurrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Begi negartsuak ikusi nizkion...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 185. orr.

Gizadi negartsua sineskeria gupidagabearen mende, zekenkeria, gutxi batzuen handinahia erregeen urre-kutxak eta tronuak giza odolez tindatzen, isileko traizioak, ageriko txikizioak, [...].  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.

2 (adizlagun gisa)

Kezko hodei baten azpian makurtu eta, begiak negartsu zituela, tailer handi bat ikusi zuen non neska batzuk oihuka ari baitziren Mrs. Soubrineren atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Burua jaso zuenean begiak negartsu zeuzkan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 244. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus