Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negargarri (orobat nigargarri g.er.) 1 izond negar eragiten duena. ik deitoragarri.

Berrogeiren bat neska izango ginen, denak koarto handi batean, xentimorik kobratu gabe egun osoan lanean, jatekoa negargarria eta leihotik kanpora begiratzea debekatua.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 78. orr.

Capuccino negargarri bana edan ondoren, mahai gainean utzi zuen neska agertu aurretik irakurtzen ari zen egunkaria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak ere, eta ez da beti erraza izaten batzuk eta besteak bereizten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

Giza hiltzaile eta biraolari hark heriotza negargarria izan zuen atzerrian.  Elizen arteko biblia   2 M 9,28

Baina hil ziotelarik Andoaingo ekintza negargarrian Lopez de la Calle lagun eta irizkidea, berak hartu zuen harroki hark utzitako lekua, eta akabo Yankee zutabekidea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Hango higiene egoera negargarriaren ondorioz, tifus epidemia bat izan zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

Fede-aitorpen bat idatzi zuen torturei ihes egiteko, baina idatzi ondoren, osasun egoera negargarriak ez zion sinatzen utzi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Kobazuloa ematen zuen egitura negargarriko pisu zikin eta ilun baten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Kalte negargarriak, inguruko herri eta auzoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Elizaren inguruan itsutasun negargarriak jotako jende-multzo izugarria ikusi zuen, aurpegia zerurantz zutela eta belaunak lurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

Gero, taxua galdu balu bezala, faltak egin eta egin hasi zen, modu negargarrian, eta partida berdindu egin zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Frankismoaren eskola publikoan Historia modu negargarrian erakutsi ziguten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 296. orr.

Agirrek itzulpena euskara «negargarrian» eginda zegoela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Egoera negargarrian zeuden, higuina eragiteraino ikaratuko zuten Wilkie.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 141. orr.

Hor dauden haurren gorabeherak negargarriak izan dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Izan ere, epaileen lana negargarria izan zen atzokoan.  Berria - Kirola   2006-01-08

Baina, hori baino okerragoa oraindik, negargarriagoa iruditu zaigu Kleiman, Voskuijl eta Bepekin horren zikoitza izatea, haiei ere ez baitie ezer eman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Dena den, hautu negargarri ala itxaropen iturri, emaitza hor da.  Herria   2005-06-02

2 (adizlagun gisa)

Negargarri egon ninduan, baina deus ere ez nekian hire lagunaren zeraz...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Handik egun batzuetara egin zuen azterketak txundituta utzi zuen, negargarri atera zitzaiolako; nahastuta jaiki zen aulkitik, lotsa-lotsa eginda.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.

Inoiz barre egin dizute makila magikoaz negargarri jarduteagatik?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 110. orr.

Asko eta asko euren gorputz erdi-hilak herriko kale eta leku publikoetan arrastatzen eta negargarri hiltzen ikusiko zenituen, zikinez eta zarpailez josiak, hezurren gainean azal huts, ultzera zantarrek eta ustelmenak ia lurperatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.

Hor zegok koxka, negargarri egiten diat nik dantzan.     «Kuskue tanden», 2004 - 216. orr.

Jokalariek nekea nabaritu eta etxetik kanpo negargarri jokatu dute.  Berria - Kirola   2004-11-13

Atzo, berriz, Rodriguez Santiago eta bere laguntzaileak aritu ziren negargarri.  Berria - Kirola   2004-09-12

Defentsan negargarri, eta erasorako gaitasunik ez, diote irratiko tertuliek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 24. orr.

Hoba dok sikurik barregarri... bustita negargarri baino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.

3 negargarrizko izlag negargarria.

Papagaiak bezala negargarrizko gustu txar batez jantzita. Purak eta Ernestinak negargarrizko bidea zeramaten; ez batak ez besteak ez zuten eszenarako dohainik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Utikan negargarrizko imintziook, eta ekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

4 gas negargarri negar gasa, gas negarrarazlea. ik negar 18.

Hainbat gaztek botilak, harriak eta galtzada-harriak jaurti zizkieten segurtasun indarrei eta horiek gas negargarriarekin erantzun zieten.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Bertzalde Poliziak gas negargarria igorri zion aurpegira Bob Edme argazkilariari, auzitegiaren atarian.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus