Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esentzia betikotzat jotzen dute berrehun eta berrogeita hamar urte doi duen Italiaren batasuna, eta naziotasunaren kontrakotzat daukate Aostan frantsesa koofiziala izatea. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 19. orr.
Ageri honen bidez herritarrek euskal naziotasuna hautatu dutela adiarazten dute. Herria 2004-06-10
SAk eta EAk Euskal Herrian bizi diren herritarrei aitortzen diete euskal herritartasun eta naziotasuna. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
«Herritartasun eta naziotasun kontzeptuak ezin dira bereizi» EBkoaren aburuz. Berria - Euskal Herria 2004-07-04
Hark Galiziaren naziotasuna onartzea nahi dute BNGko kideek. Berria - Harian 2005-06-29
Bahia Cochinoseko inbasioan parte hartu zuten zazpi kubatarri naziotasuna itzuli die Habanak. Berria - Mundua 2004-05-23
Herritarren %67k beren burua «lehenbizi galestar» jotzen dute, naziotasunaren inguruan eginiko inkesta baten arabera. Berria - Mundua 2004-03-06
Iragana eta naziotasun koloniala azaltzen ditu Marc Querrek. Berria - Kultura 2004-06-20
-Noel Monks -esan zuen-, kazetaria, naziotasunez australiarra. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.
Iparraldeko euskaltzain guztiok daukagun, gure nortasun agirian idatzirik, nahi ala ez: nationalité française; erran nahi baita, euskara garbian, naziotasunez frantsesak garela, ofizialki, guztiok. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 46. orr.
Frantsesa bai, frantses estatuaren hiritar edo 'citoyen' naizen aldetik, baina Euskal Herriko seme sortu naizenez geroz, 'nazionalitatez' edo naziotasunez, euskalduna. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 39. orr.
Hizkuntzak ematen dio literatura bati naziotasuna, ez estetikak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.
Robert Reich-ek dioenez 1991, globalizazioaren fenomenoak bere izatean bertan dauka enpresen naziotasunaren desagerpenaren ernamuina. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Harreman argirik gabeko naziotasun ekimenak, debekatuta. Ondarroan egingo da ekainaren 6an aurtengo Naziotasun Eguna. Berria - Kirola 2004-03-18
Euskal Herriko Naziotasun Aitormena, euskal herritartasuna adierazteko balio duen ageria da. Herria 2004-02-12
euskal herriko naziotasun (12); naziotasun aitormena (13); naziotasun aitormenaren (3); naziotasun eguna (6); naziotasun egunean (3)
espainiako naziotasuna (3); euskal herriaren naziotasuna (4); euskal naziotasuna (17); naziotasuna aldarrikatzeko (3); naziotasuna du (3)
euskal naziotasunaren (11); naziotasunaren aldeko kanpainaren (3)