Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazionalitate 1 iz nazio modukoa; nazioa.

Estatutuak nazio bat garela onartzen du, eta ez nazionalitate bat Espainiako Konstituzioak dioen bezala.  Berria - Mundua   2006-03-31

Gu alderdi federalista gara, Europak nazioen, nazionalitateen, erregioen federazio gisa osatua egon beharko du.  Berria - Harian   2006-03-26

Haren ustez, euskaldunok ez gara etnia bat, nazionalitate bat baizik.  Berria - Kultura   2004-06-26

Europan, berriz, Austriako, Turkiako, Errusiako inperioen aurka Italiak, Serbiak, Hungariak edo Poloniak aldarrikatu zuten lehenbizikotz Nazionalitateen Printzipio famatua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 69. orr.

Eskubide horren bitartez, nazio edo nazionalitate bakoitzak bere kabuz erabaki zezakeen berdintasunean beste nazio edo nazionalitateekin estatu bakarrean bat egin edo askatasunez bereizi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 247. orr.

Ekuadorko Nazionalitate Indigenen Konfederazioak horri aurre egin, eta Quito hiriburua hartzeko asmoa iragarri zuen.  Berria - Mundua   2006-03-23

2 nazio batekoa izateko nolakotasuna. ik naziotasun.

Gizonaren duintasunari, bere nazionalitate, bere arraza, bere erlijio, bere sexu, bere graduaren gainetik zor zaion errespetua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.

Bath taldean bost nazionalitateko jokalariek dihardute: Ingalaterra, Samoa, Gales, Tonga eta Frantziakoak.  Berria - Kirola   2006-04-18

Leonek galdua zuen nazionalitate italiarra, aberrigabe bihurtua zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 180. orr.

Egina zuen Frantziako nazionalitatea erdiesteko eskaera.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.

1946an amerikar nazionalitatea lortu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-26

Gaur egun oraindik ere britainiar nazionalitatea du Herr Piper-ek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

Zazpi nazionalitate 32 presoentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta nazionalitate-aldaketa horietatik erlijio- eta klase-aldaketak aztertzera igarotzen garenean, aurkitzen dugu hor ere familia dela, eta ez gizabanakoa, unitate ulergarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

· Garai hartan barruti gutxi zeuden Otomandar Inperioan, beren biztanleria gutxi gorabehera ere homogeneoa zutenak hizkuntz nazionalitatean, eta gutxi halaber estatu-kategoriaren hastapenak zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus