Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazioarteratze 1 iz nazioartera ateratzea. ik nazioartekotze.

Normalean idaztetik itzulpenera ez da denbora asko pasatzen (ia bat-batekoa izaten da nazioarteratzea), munduko argitaletxe ahaldunenek beti baitaukate norbait (scouter bat) hiriburu literario handienetan bertan argitaratzen den produkzioa galbahetik pasatu eta nazioarteko best-seller-aren kutsua izan dezakeen oro segituan bere merkatura inportatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-21

Kapitalismo nazionalean, erregulazioa keynesianoa ekonomiaren nazioarteratzearekin bateragarria izan zen, antzeko sistema sozioekonomikoa zuten herrialdeen artean gertatzen zenean nazioarteko elkar-trukea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Azken urteetako mendebaldeko herrialdeen hazkuntza ekonomikoaren motorra izan dira teknologia berrikuntzak, eta baita, zalantzarik gabe, ekonomiaren nazioarteratze eta globalizazioaren eragile garrantzitsuak ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Egungo munduaren berrantolaketan, sistema ekonomiko kapitalistaren hedapen eta nazioarteratze-prozesuan kokatzen da globalizazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

Nazioarteratze bidean diren kooperatibek politika sozialari buruz aurrez aurre dituzten erronken berri ematen duen Anjel Mari Errasti EHUko lankidearen Doktoretza Tesia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 338. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus