Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazioartekotze 1 iz nazioarteko bihurtzea. ik nazioarteratze.

Borrokagune bat baino gehiago dugu: esku-hartze instituzionala eta nazioartekotzea.  Berria - Mundua   2004-04-13

PPren Gobernuak Euskal Herriak bizi duen gatazka Espainia eta Frantziaren mugetatik kanpora atera eta nazioartekotzearen aldeko apustu gogorra egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Gatazkaren nazioartekotzea: Baikorra izateko arrazoietako bat nazioartetik jaso duen babesa dela dio.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Euskal PEN Klubeko lehendakaria zaren aldetik, zein neurritan balio dezakeela uste duzu euskal PEN Klubaren ekimenak euskal idazleak nazioartekotzeko?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 221. orr.

2 (ekonomian)

Ekonomiaren globalizazioa, nazioartekotzea edo mundializazioa, 90eko urteetan arreta handia bereganatu duen gaia izan da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Ezagutzaren Clusterrak euskal enpresen nazioartekotzeari buruzko txostena aurkeztu zuen atzo Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-11-13

Ekoizpenaren nazioartekotzeak azaltzen du, partez, nazioarteko trukeen dinamismoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Proposatutako neurriak lau eremutan banatu ditu txostenak, nazioartekotzean, berrikuntzan, enpleguan eta erakunde publikoen estrategiatan.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Ikasleak Mondragon Korporazio Kooperatiboa (MCC) atzerrian sortzen ari den lantegietara bidaliko ditugu, nazioartekotzearen testuinguru berrian hezteko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Nazioartekotzearen alde egindako apustuan garrantzirik handiena automobilgintzako osagaien esportazioak duela dio Adegik.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

1980ko hamarraldiko bigarren erdiko nazioarteko zuzeneko inbertsioen gorakada, aurrenik, europar eta japoniar enpresen ekoizpen-jardueren nazioartekotze lasterraren ondorio da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Enpresen arteko itun estrategikoak, normalean ikerketa-garapenaren ahalegina bateratzeko egiten direnak, alor honetako halako nazioartekotze baten adibide dira, baina nazioartekotze hori herrialde industrializatuetara mugatzen da beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Lan tresnak egokitzea, orain arteko garapen, berrikuntza eta nazioartekotze mailari ondo eutsi ahal izateko.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Globalizazioaren fenomenoa, nazioartekotze-prozesu horretan, aldaketa da jarraipena baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Soldata desberdintasunen areagotzea; teknokrazia; edota nazioartekotze politika sozialik eza, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus