Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso esanguratsua da auzitegiak ebazpenean esatea nazioarte osoaren eginbeharra dela Israelek legea betetzen duela ziurtatzea. Berria - Mundua 2004-07-11
Nazioartea testuinguru jakin bat da, gure alde erabili ahal duguna. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Izan ere, Nazio Batuen Erakundea eta nazioartea, oro har, ahalegin handia egiten ari dira botikak merkatzeko. Berria - Gaiak 2004-08-18
Nazioartea eta Munduko Bankua palestinarren ghettizazioa laguntzen ari dira. Berria - Harian 2005-11-26
Nazioarteak laguntza ekonomiko handia eman zuen. Berria - Kultura 2004-10-22
Sahararrek erakutsi duten eskuzabaltasunaz baliatu behar dute Rabatek eta nazioarteak. Berria - Harian 2005-08-27
Burundin, bakea lortzeko gertu daudela dirudien garai honetan, behar-beharrezkoa dute nazioartearen laguntza. Berria - Gaiak 2004-02-25
Gosea ez da halabeharrezkoaren alaba, baizik eta, askotan, nazioartearen inertziaren ondorioa eta goseak jotako herrialdeen ekimen zehatzen emaitza. Berria - Gaiak 2004-10-17
Kosovoko albaniarrek nazioartearen bonbardaketen eraginez ihes egin zutela adierazi zuen. Berria - Harian 2006-03-12
Nazioartearen aurrean justiziaren defendatzaileen ikur bihurtu da. Berria - Harian 2005-07-24
Agirrek Parisen hainbeste xehetasunik gabe eman zituen kartzeletako datuak, eta nazioarteari begiraletza eta arartekotza galdatu zizkion. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 78. orr.
Auzi nuklearra dela eta, Iranek nazioarteari jotako erronkak presio handia jarri du aste honetan petrolioaren prezioen gain. Berria - Ekonomia 2006-01-22
Nazioartean gehien erabiltzen den hizkuntza. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 201. orr.
Nik kasu hau nazioartean salatu nahi nuke, hemen ez dut eta justiziarik ikusi inon. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.
Gerlak galdu du nazioartean zuen ospea eta itzala. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.
Osagarritasunaren printzipioa, teorikoki, lotuta dago nazioartean banaketa desberdina duten faktoreen trukearekin ere (lana, kapitala). Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.
Nazioartean homologaturiko erratza da gero hau! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.
Euskal Herritik eta nazioartetik etorritako zientzialariek euren proiektuak aurkeztuko dituzte bertan. Berria - Gaiak 2004-03-11
Nazioartera zabaldu zen zure edertasunaren ospea, erabatekoa baitzen neuk eman nizkizun apaingarriengatik. Elizen arteko biblia Ez 16,14
Guatemalan bertan jaramonik egiten ez dietela-eta nazioartera joko dute emakumeek, kanpoko presioak etxekoengan eragingo duen esperantzaz. Berria - Gaiak 2004-07-04
Jakinarazi zuen Bizkaia osoan hedatzen ari dela nazioartetik datorren korrontea, eta BBK «aitzindari» izan dela banka etikoaren alorrean. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Bere tesia argia da: hainbat arrazoik ahalbidetu dutela Itoizko urtegiaren kontrako borrokak nazioarte mailako izaera hartzea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 155. orr.
Eraginkortasuna lortzeko, nazioarte mailako informazio trukaketa azkartuko duen mundu mailako datu basea sortzea ere proposatu zuten. Berria - Harian 2005-03-12
Euskaldunok nazioarte mailan behar dugun onespena berreskuratzen lagunduko lukeelako. Herria 2003-10-02
Munduko herriei nazioarte mailan merezi duten garrantzia emanez betiere. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 35. orr.
Bere herritarrak babesteko ez bada gai, nazioarte komunitateak egin beharko du. Berria - Mundua 2004-07-02
ICRC Gurutze Gorriaren Nazioarte Batzordeak jakinarazi zuen gertakari hauen berri bazuela. Berria - Mundua 2004-05-07
Matxino hauen ekitaldia ez da nazioarte terrorismoari lotua. Berria - Mundua 2004-04-29
Ukrainako 225 hautes-barrutietan banatu ziren 12.000 nazioarte behatzaileek, [...]. Berria - Mundua 2004-12-28
Nazioarte tropak Iraketik erretiratu osteko segurtasun plan bat aztertzen ari direla iragarri zuen atzo The Guardian egunkari britainiarrak. Berria - Harian 2005-01-29
Zentzugabea litzateke nazioarte indarrari Iraketik alde egin dezan eskatzea, gure herrialdearen segurtasuna eta egonkortasuna bermatzeko egiturak oraingoz eratugabeak baitira. Berria - Mundua 2004-07-13
Nazioarte politika komuna izango duen Europa aldarrikatu zuen buruzagi jeltzaleak. Berria - Euskal Herria 2004-06-02
Nazioarte bake planak, aldiz, Aristide bere agintaldiaren amaieraraino, hots 2006ko otsaila arte, geratzea aurrikusten du. Berria - Mundua 2004-02-24
Hurrengo nazioarte erako txapelketa ekainaren 27an jokatuko da, Seguran (Gipuzkoa), Sega Egunaren ekitaldietan. Berria - Kirola 2004-06-17
Nazio Batuen Erakundearen ardurapean dagoen Nazioarte Zigor Auzitegia hasi zen aztertzen Serbia eta Montenegrok NATOko partaide diren zortzi estaturen aurka egindako salaketa. Berria - Mundua 2004-04-20
· Jose Mari PASTOR, Egunkariako nazioarte saileko arduraduna. Herria 2003-02-13
-Zein koloretakoak dira El País egunkariko nazioarte saileko fitxak? Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 48. orr.
Tximistak bezala goiti, lau-bortz urtetan Nazio-Nazioarte-Ekonomia ataleko erredakzioburu bilakatua zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
nazioarte erako (4); nazioarte komunitatearen (3); nazioarte mailako (15); nazioarte mailan (21)
behar du nazioarteak (3); nazioarteak jarritako (5); susmoa du nazioarteak (3)
europan eta nazioartean (3); nazioartean egin (4); nazioartean egindako (5); nazioartean ezaguna (3); nazioartean ezagutaraztea (6); nazioartean hedatzen (3); nazioartean izan (4); nazioartean izango (3); nazioartean lehiatzeko (8); nazioartean zabaltzeko (4)
nazioartearen administraziopean dago (3); nazioartearen arreta (3); nazioartearen babesa (7); nazioartearen diru laguntza (3); nazioartearen diru laguntzak (3); nazioartearen esku hartzea (3); nazioartearen kezka (5); nazioartearen laguntza (15); nazioartearen laguntza eskatu (5); nazioartearen laguntzarekin (3); nazioartearen laguntzaren (3); nazioartearen presentzia (3); nazioartearen presioa (3); nazioartearen sostengua (4)
eskatu dio nazioarteari (8); eskatu diote nazioarteari (3); eskatu zion nazioarteari (9); eskatu zioten nazioarteari (3); nazioarteari begira (7); nazioarteari eskatu (3)
nazioartera begira (4); nazioartera zabaldu (9); nazioartera zabaltzea (3)
nazioartetik etorriko (3); nazioartetik etorritako (5); nazioartetik jasotzen (4)