Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazioarteko (6035 agerraldi, 92 liburu eta 3032 artikulutan) 1 izlag hainbat nazioren artean egiten dena, hainbat naziori edo nazioen arteko harremanei dagokiena. ik internazional; nazioarte 2.

Antolamendu-printzipioak nazioarteko mailan ezin bideratuzkoa dirudi, baina bidera daiteke eskualde mailan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Bistan da, horrenbestez, azkenean araudiak egingo direla hemen ere, batzuetan nazioartekoak, beste zenbaitetan nazio barnekoak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 158. orr.

Munduan den gosearen arazo larriari konponbidea bilatzeko nazioarteko kezka gaur egun arte iritsi zaigu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 17. orr.

Ez da literatura: nazioarteko orriek kalitatea ematen diote egunkari honi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Belaunaldien arteko eta nazioarteko anaitasuna gure zereginaren oinarri da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Oztopo moral eta politiko guztien gainetik, nazioarteko gizarteak diktaduraren aurkako ETAren legitimitatea onartu egin zuen gehienbat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 116. orr.

Unescok, zirudienez, zirrara eragin zion, nazioarteko zer guztiek bezala nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

1920ko hamarkadan sortu nazioarteko erakundeen ahulezia laster agertu zen, zorigaitzez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Gero, kontzeptua zabaldu eta nazioarteko erakunde guztietan erabiltzen hasiko dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Beste Mundu bat Posible da lelopean, Foroaren asmoa nazioarteko gogoeta eta esperientzia-trukerako espazio gisa finkatzea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.

Orduko, Peronek agintzen zuen Argentinan, Nurembergen nazioarteko epaimahai bat ari zen naziak epaitzen, [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Nazioarteko terrorismoa eta Irakeko gerra beste berririk ez zen bazterretan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.

Oparoa atera zen martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna zela-eta Berria-k gehigarri gisa kaleratu zuen eranskina.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 62. orr.

Nazioarteko zientzia aldizkarietan lan ugari argitaratu ditu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Karlos Santamariaren izena ez zitzaidan arrotz, sorterritik urrun ikasten nenbilen 1945-1955 urte haietan, "Donostiako Solasaldi Nazioartekoez" eta haien zuzendariaz anitz aipu baitzen bazterretan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 7. orr.

Trukerako edo indulturako eskaera Gurutze Gorriko Nazioarteko Komiteari zuzentzen zaio, eta honek Genevara bidaltzen du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.

Nazioarteko Brigadak ez dira Errepublikaren aldeko indar bakarrak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Gaur bertan emango dira Miarritzeko Nazioarteko Jaialdiko Urrezko Eguzkiak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 22. orr.

Zientzia Bateratuaren Nazioarteko Entziklopedia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

2 (ekonomian)

Nazioarteko edo erregio-arteko merkataritzaren eragina neurtzeko, herrialde baten benetako kontsumoa kalkulatzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 66. orr.

Bestalde, iragarri zuen nazioarteko ekonomia «egonkorragoa» izango dela.  Berria - Ekonomia   2004-02-04

Azken finean, inbertsioa ez zen nazioartekoa, inperiala baizik; inperialista, Leninek ospetsu bihurtu zuen esapidearen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Garapen iraunkorraren helburuak eta garapen global baten izaera integratzaileak areagotu egiten dituzte instituzio nazionalentzako zein nazioartekoentzako arazoak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Ekarpenak eskuratzeko aukera inbertsiogile mota guztiei zabaltzeko asmoa agertu du Eroskik, bai txikizkakoei, bai erakundeetakoei, bai bertako inbertsiogileei, bai nazioartekoei.  Berria - Ekonomia   2004-06-23

Truke-tasak, eskuarki, egunero finkatzen dira nazioarteko dibisa merkatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Nazioarteko merkatu mugak desagertu dira; bankuek nazioarteko 1,5 trilioi eragiketa egiten dute egunero.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 151. orr.

Nazioarteko merkatuetan petrolioaren prezioaren goranzko bilakaerak Euroguneko ekonomiaren gain izan ditzakeen ondorioak neurtzen segitzen du EBZ Europako Banku Zentralak.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Nazioarteko kontabilitate neurri berriak betetzeko, Gamesa Aeronautikan 60 milioi euro inguruko ezohiko probisio bat egin behar dutela ere azaldu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-01-11

Komanditako sozietatea, nazioarteko kapitalez osatua askotan, nagusitu zen azkenean urrutiko merkataritzan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Nazioarteko finantzak kontrolatzen dituzten gizonek ez ditek onartuko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 328. orr.

EAEko 18 enpresa Kubako La Habanako Nazioarteko Azokan.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Nazioarteko Diru Sistema baten helburua truke-tasetan egonkortasun jakin bat lortzea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Nazioarteko Lan Erakundeak 15 urtez azpikoentzat debekaturik du lan egitea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 118. orr.

2 Nazioarteko Diru Funtsa

Beste lekuetan, Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek, hau da, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak, sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Konferentzia horretan sortu zen Nazioarteko Diru Funtsa, eta hari eman zitzaion sistemaren arauak gainbegiratzeko ardura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Nazioarteko Diru Funtsak esaten baldin badu ekonomiaren hazkundea ez dela uste zen bezain handia izango, edo uste baino hobea izango dela, munduko burtsa guztiak gori-gori jarriko dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 147. orr.

Ekonomia Estatuak kontrolatzearen aldekoa da, baita Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Diru Funtsaren politika neoliberalen aurkakoa ere.  Berria - Harian   2005-06-26

Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkariek eta zorraren hartzekodunen batzarrak ezin zuten onartu, egoera hartan, erresumaren jarduera ekonomikoaren inolako etendurarik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

Nazioarteko Diru Funtsak %4,6ko hazkundea aurreikusten du aurten munduan.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Txostena atera du Nazioarteko Diru Funtsak hegazti gripeak ekar ditzakeen galera ekonomikoen gainean.  Berria - Gaiak   2006-03-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

antzerkiaren nazioarteko (17); dantzaren nazioarteko (10); desarmerako nazioarteko batzorde (13); emakumeen nazioarteko (14); energia atomikoaren nazioarteko (49); energia atomikorako nazioarteko (40); energiaren nazioarteko (8); eskubideen aldeko nazioarteko (33); eskubideen nazioarteko (27); euskararen nazioarteko (13); euskararen nazioarteko eguna (8); giza eskubideen nazioarteko (24); gurutze gorriaren nazioarteko (28); gurutze gorriko nazioarteko (9); haur liburuaren nazioarteko (9); idazleen nazioarteko (11); jugoslavia ohirako nazioarteko (44); kapitalen nazioarteko (8); kultura garaikidearen nazioarteko (21); lanaren nazioarteko (41); lanaren nazioarteko erakundeak (10); langileen nazioarteko (8); liburuaren nazioarteko (23); liburuaren nazioarteko eguna (14); museoen nazioarteko (8)

nazioarteko aditu (14); nazioarteko adituak (8); nazioarteko adituek (16); nazioarteko adituen (8); nazioarteko agentziak (32); nazioarteko agentziako (26); nazioarteko agentziaren (21); nazioarteko agindua (10); nazioarteko agintariek (14); nazioarteko antzerki (15); nazioarteko arte (12); nazioarteko atxilotze (20); nazioarteko atxilotze agindua (13); nazioarteko automobilismo (13); nazioarteko automobilismo federazioak (8); nazioarteko auzitegi (8); nazioarteko auzitegiak (12); nazioarteko auzitegian (11); nazioarteko auzitegiaren (10); nazioarteko azoka (8)

nazioarteko bake (10); nazioarteko banaketa (9); nazioarteko batzorde (22); nazioarteko batzordea (9); nazioarteko batzordeak (32); nazioarteko batzordearen (13); nazioarteko batzordeko (11); nazioarteko begirale (11); nazioarteko begiraleak (11); nazioarteko begiraleek (13); nazioarteko best seller (8); nazioarteko bilkuran (8); nazioarteko biltzarra (12); nazioarteko biltzarrean (8); nazioarteko bitartekaritza (9)

nazioarteko dimentsioa (8); nazioarteko diru (100); nazioarteko diru funtsa (11); nazioarteko diru funtsak (31); nazioarteko diru funtsaren (12); nazioarteko diru funtseko (12

nazioarteko egoera (10); nazioarteko eguna (124); nazioarteko eguna ospatzeko (8); nazioarteko egunarekin (9); nazioarteko egunaren (35); nazioarteko egunaren harira (10); nazioarteko egunean (32); nazioarteko ekonomia (21); nazioarteko ekonomiaren (15); nazioarteko elkartasun (15); nazioarteko elkartasuna (11); nazioarteko elkartasunezko (10); nazioarteko elkarteak (10); nazioarteko energia agentziak (11); nazioarteko erako (8); nazioarteko erakunde (39); nazioarteko erakundea (13); nazioarteko erakundeak (108); nazioarteko erakundean (18); nazioarteko erakundearen (46); nazioarteko erakundearen arabera (14); nazioarteko erakundeari (9); nazioarteko erakundeei (9); nazioarteko erakundeek (49); nazioarteko erakundeen (14); nazioarteko erakundeko (51); nazioarteko espazio (55); nazioarteko espazio estazioan (12); nazioarteko espazio estazioko (9); nazioarteko espazio estaziora (8); nazioarteko euskal (10)

nazioarteko federazioak (33); nazioarteko federazioan (13); nazioarteko federazioaren (10); nazioarteko federazioetan (11); nazioarteko federazioko (12); nazioarteko finantza (47); nazioarteko futbol (15); nazioarteko futbol federazioak (9)

nazioarteko gatazka (9); nazioarteko gatazketan (11); nazioarteko gazte (8); nazioarteko giza (24); nazioarteko giza eskubideen (16); nazioarteko gurutze (16); nazioarteko gurutze gorriak (9)

nazioarteko harreman (12); nazioarteko harremanak (17); nazioarteko harremanen (9); nazioarteko harremanetan (9); nazioarteko harremanetarako (16); nazioarteko ikerketa (14); nazioarteko indar (17); nazioarteko indarrak (9); nazioarteko indarraren (9); nazioarteko indarren (11); nazioarteko iritzi (8); nazioarteko irristatze (9); nazioarteko itsas (9); nazioarteko itunak (10); nazioarteko izaera (8)

nazioarteko jaialdia (12); nazioarteko jaialdiak (8); nazioarteko jaialdian (13); nazioarteko justizia (61); nazioarteko justizia auzitegiak (28); nazioarteko justizia auzitegiaren (8)

nazioarteko kale (8); nazioarteko kanpaina (9); nazioarteko kirol (8); nazioarteko komunitatea (18); nazioarteko komunitateak (62); nazioarteko komunitatearen (50); nazioarteko komunitateari (32); nazioarteko konferentzia (36); nazioarteko konferentzia bat (8); nazioarteko konferentzian (11); nazioarteko konferentziaren (10); nazioarteko kongresua (9); nazioarteko kriteriuma (21); nazioarteko kriteriumean (12); nazioarteko krosa (17)

nazioarteko laguntza (48); nazioarteko laguntza eskatu (9); nazioarteko lankidetza (20); nazioarteko legeak (12); nazioarteko legedia (47); nazioarteko legediaren (20); nazioarteko legeria (8); nazioarteko lehiaketa (11); nazioarteko lehiaketetan (11); nazioarteko liburu (9)

nazioarteko mailan (14); nazioarteko maisu (10); nazioarteko merkataritza (32); nazioarteko merkataritzan (10); nazioarteko merkataritzaren (24); nazioarteko merkatuan (15); nazioarteko merkatuetan (15); nazioarteko mintegia (8)

nazioarteko olinpiar batzordeak (14); nazioarteko olinpiar batzordearen (8); nazioarteko olinpiar batzordeko (14); nazioarteko ordena (13); nazioarteko ordezkaritza (10); nazioarteko osasun (8); nazioarteko pen klubak (10); nazioarteko pen klubaren (9); nazioarteko pilota (9); nazioarteko politika (13); nazioarteko politikan (13); nazioarteko politikaren (8)

nazioarteko sarea (8); nazioarteko sistema (8); nazioarteko soldaduak (13)

nazioarteko talde (14); nazioarteko terrorismoarekin (8); nazioarteko terrorismoaren (15); nazioarteko terrorismoari (10); nazioarteko trikiti (8); nazioarteko txirrindularitza (48); nazioarteko txirrindularitza elkargoa (12); nazioarteko txirrindularitza elkargoak (22)

nazioarteko urtea (8)

nazioarteko zientzialari (8); nazioarteko zigor (71); nazioarteko zigor auzitegiak (24); nazioarteko zigor auzitegian (9); nazioarteko zigor auzitegiaren (12); nazioarteko zinema (11); nazioarteko zinemaldia (9); nazioarteko zuzenbidea (19); nazioarteko zuzenbidearen (14); nazioarteko zuzeneko (86); nazioarteko zuzeneko inbertsioak (15); nazioarteko zuzeneko inbertsioen (55)

osasunaren nazioarteko (13); politikoen nazioarteko (15); preso politikoen nazioarteko (10); presondegietako nazioarteko (8); saioen nazioarteko (10); uraren nazioarteko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus