Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori du etsipenak ona: bakea, naretasuna. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.
Gutxirekin konformatzeko erraztasuna bere izate osoan agertzen zen: begi irtenen naretasunean, gizentzeko joeran, eta bere etengabeko poztasunean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
Hiri zerutarreko bakea Jaungoikoarekin eta Jaungoikoagan elkarrekin gozatzearen batasun txit ordenatu eta txit adiskidetsuan datza; eta gauza guztien bakea ordenamenduaren naretasunean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.
Gogo onez entzuten dut zure kezka; era horretan azaltzen didazu zeurea ez dela ausarkeria, eta horixe da, hain zuzen, naretasuna zaintzeko modurik onena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 188. orr.
Hobe da haien laidoak naretasunez jasatea, eta eginahalak egitea, elkartasuna eta adiskidetasuna finkatzeko balio duten gauzetan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.
Bekaizkerian ere naretasun zuhur bati eusten zion, eta ez zuen arduragabekeriarik edo okerrik egiten. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.
Espirituzko naretasun handiz bizi izan baikinen, gorputzaren kutsadura orotik arima zainduz, grina txarren sugarretatik urruti. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 40. orr.
Halako naretasun alai bat, itsasoko uhinek oinazpikoa mugiaraziko baliote bezala, berehala jabetu bazen ere. «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.
Erabateko naretasuna zen, zoriontasun osoa, astinaldirik gabe, bizitasunik gabe, aire berotan bainaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.
Benetan ez zuen barne naretasuna erakutsi nahiko balu bezala, Egutxi agurea hausnartzen saiatu zen ea argi hura belusaren gorrimina nabarmentzeko zen, ea belusaren kolorean islatzen zen argiak neskatoaren larruazalari edertasun are liluragarriagoa eskaintzen zion. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 29. orr.