Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

baretasun 1 iz bare dagoenaren egoera; barea denaren nolakotasuna. ik sosegu.

Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 327. orr.

'Itsasoaren baretasun hau ekaitzaren seinalea dela ematen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Gauden une honetan, Raimundo Silva ez litzateke hitz xume bakar bat gehiago ere idazteko gauza, baretasun guztia galdua baitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 301. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baretasun asebete handia zen harena, lasaitasun aparta, deusek ere, ezta irribarre batek ere, aztoratzen ez zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

Akabo, bukatu duk, esaten zidan nire barneko ahotsak baretasun tristez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Liburutegiko baretasun isilean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.

Gorrotoaren eromenak ematen duen baretasun irmo horrekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Hik behar baituk baretasun neurrizko bat beti ere gorde.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

Burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Nazioetako batzuk, hotsik gabe doan ura bezala, baretasun atseginean dauden bitartean [...] badira beste nazio batzuk jakin edo gogoratu ere egiten ez dutenak behinola boterearen aulkian eserita egon ziren ala ez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Kontraesan horiek pentsamendu koherente baten baretasun batuan ebatziz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Landa eta herria baretasun oso-osoan zetzaten, izotz gaueko baretasuna.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.

Biharamunean, baretasun olinpiarra ageri zuen begitarteaz hartu ninduen Fubukik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Ez daude bakean, ordenaren baretasun asaldurarik gabea ez dute gozatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gogoko dut baretasun sentsazio hau, gogoko dut egonean egotea, te-kikara eskuan, zeharo arduragabeturik. Diskoak ere baretasun giro hori islatzen du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Baretasun-egoera hark berebiziko buruargitasuna eta metodo zorrotza ematen zion bere lanetarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

Bere bihotzean pozak sartzen zuen baretasun eza baizik ez baitzen sartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 321. orr.

Bizimodu hark [...] baretasun eta bake inpresioa ematen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baretasuna itzuli (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus