Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldadu errusiarren arrastoak ziren, eta haien amek ez zekiten nola estali halako nabarmenkeria. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 96. orr.
Berezkoa ote zen, horrela sentitua, ala bazen nabarmenkeria pixka bat, berezi azaldu nahi bat? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 110. orr.
Handiak ez izan arren, biztanle askokoak diren estatuetan, luxu gogoa nagusitu egiten zaio nabarmenkeriarako joerari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.
Beharbada, harrokeria deritzozu hori onartzeari, baina egia da -eskuak patriketan gorde nituen, keinuen nabarmenkerian ez erortzeko-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.
Ihes egin behar zaio beti nabarmenkeriari, ez baita amildegi polit bat besterik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.
Ez zen handikeriarik haren hitzetan, ez arrandiarik haren keinuetan, ez nabarmenkeriarik haren egiteetan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.
Langilea, latz-antxa, nabarmenkeriaren etsaia, ezkondua eta bi seme-alabaren aita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.
Nabarmenkeria galanta omen da emakumea horrelako tresna baten gainean harat-honat ibiltzea! Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 74. orr.
Nabarmenkeria hutsa zen Parisko hiriguneko etxe batean su eta gar sartu eta bi agente harrapatzen saiatzea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.
Hertsikeria sexualak sortzen baititu, usu, nabarmenkeria sexualik zabarrenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.
Txikitasun hori haustea zaila zen, nabarmenkeria itzelak egin ezean nortasunari itsatsita geratzen baitzen txikitasun hori. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.
Ikusleengana itzuli zen Tomen aita, burua atzera bota eta arnasa hartu zuen bularra hanpatuz, nabarmenkerian. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 139. orr.
Beti nabarmenkeriaren bat egin behar! Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 168. orr.
Ez zuela nabarmenkeria gehiagorik aditu nahi. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 60. orr.
Horregatik ikus daiteke estatu zabal, ahul eta biztanle gutxikoetan, beste gorabehera batzuk ez badira tarteko, nabarmenkeria-gogoa nagusitzen zaiola erosotasunari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.
Frankotan aditua nago, halako nabarmenkeria kutsu batez edo: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.
-Bai -esan zuen nabarmenkeriaz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.
Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.
Uste dut Weinberg-ek aditzera eman nahi zidala bere amak nahiago zituela emakumeak gizonak baino, eta Weimar-ko Errepublikaren urte nahasietan nahiko ageriki eta nabarmenkeriaz erakutsi izango zuela zaletasun hori. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.
Babestu egin nahi baitzuen alabatzakoa amerikar pop kulturaren inauteri erotik, lurralde hartako hodi katodiko guzti-guztietatik etengabe isurtzen zen nabarmenkeriazko eta zaborrezko anabasa jainkogabe horretatik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.