Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabarmenki adlag nabarmenkeriaz.

"Zazpiak bat" goiburua nabarmenki darabilen lehen olerkia bide da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 125. orr.

Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

"Irakasle jauna", hasten da esaten, hitz hori nabarmenki ahoskatuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 51. orr.

Pozik nengoen ni, zinez; eta bera ere bai, nabarmenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Eta gogoko zuen musika, nabarmenki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Ahaleginak ahalegin, huts egin zuen nabarmenki.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Arnasa hartu du ostera abokatuak nabarmenki.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 160. orr.

Oroitzeko premia, haurtzaroaren irudia moldatzea, nabarmenki larria zen ordurako berarentzat; baina artean ez zuen aurkitu bere bidea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Gaztea zen eta indartsua, gorputzeko gihar guztiak nabarmenki markatuak zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 130. orr.

Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Sei urte inguruko neskato baten aurpegi biribila ageri da erretratu nabarmenki handituan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 90. orr.

Ez zaizkit irabazleak ez galtzaileak nabarmenki interesatzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.

Gero eta nabarmenkiago, oinak non pausa ez neukala erreparatu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nabarmenki egin (3); nabarmenki gailentzen (3); oso nabarmenki (4)

gero eta nabarmenkiago (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus