Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nabaritu, nabari(tu), nabaritzen 1 du ad ohartu, konturatu, argiro ikusi. ik sumatu.

Segituan nabaritu zuen Pedriñoren hatsak zuen kirats jasanezina.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

Medikuarengana joango nintzela agindu nion, haren malkoak nabaritzen nituen neure ezker eskuaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Entzundako hizketaren katean da nabaritzen ahal, berehala, hots batek bere hartan dirauen ala ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Ogi egin berriaren urrinak sudur mazelak kilikatu zizkion eta gosea nabaritu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Jangelatik irteterakoan halako zalantza bat nabaritu diote, nora jo ez baleki bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

Oinaze keinu bat nabaritu zion Gabinek aurpegian.     «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Oinaze bitxiak nabaritu nituen bularraren erdian eta ezkerreko izterrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 378. orr.

Lozorrotik esnatuxe, halako epeltasun jostarina nabaritu zuen zainetan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Orduan erruaren ziztada mingarria nabaritu zuen bularrean josita.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 109. orr.

Gaur, berriz, bi pasio nabaritu ditut neure barruan: zuganako leialtasuna, alde batekik, eta harenganako grina, bestetik, egia argi eta garbi...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

Florentek gaitzespena sumatzen zuen, halako kondena bat nabaritzen zuen altzarien haritz kolore argian, lanpara garbiegian, espartzuzko alfonbra berriegian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Gero begietan, duda bat nabaritu zion, ozenki erratera ausartzen ez zen galdera bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 136. orr.

Ez nion nabaritzen ez amnesiaren, ez lobulu frontaleko sindromearen aztarnarik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.

Esnatu, nagiak atera, eta ondo lo egin zuela nabaritu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 199. orr.

Estutzen hasi zen, zangoak jada ez zituen lurrean hain sendo finkatuak nabaritzen, errebolberrari eusten zion eskua gero eta makalago zeukan, dardaraka hasteko zorian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 268. orr.

Berehala nabaritu genuen zakurrak geldirik zeudela, uhurika.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 146. orr.

Hanna bere ukabil txikiak nire aurka altxatzen, ez dut ezagutzen, ez dut neure burua defenditzen, nabaritu ere ez nola haren ukabilek nire bekokia ukaldikatzen duten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Goitik behera blai, mindurik nabaritu zituen gorputz osoko hezurrak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 131. orr.

Oinak dardaraka nabaritu zituen eta arma tinkiago atxiki zuen, eskumuturrak hormatzeraino.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 29. orr.

Besaulkitik altxatu zenean lo nabaritu zituen hezurrak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 70. orr.

2 (inpertsonalak)

-Nekearen ondoren gorputza lasaiago bezala nabaritzen da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Batailoietan emandako kontsignaren ondorioak berehala nabaritu ziren Lizarrako kalean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 187. orr.

Ez duela uste gerora ahotsean aldakuntzarik nabarituko zaidanik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 39. orr.

Makilajeak eta jantzi dotoreek moteldu arren, adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Begietan nabaritzen zitzaion urteek utzitako zama kezkagarria.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 139. orr.

Aitari ez zitzaion keinurik nabaritu, ez ama lasaitzekorik, ez kontu eskatzekorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 143. orr.

Laneko harremanetan nabaritu al zaio zerbait?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Ezin argiago nabari daiteke puntu hori, berak dioena hona eraldatuz gero: [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Asko nabarituko da zure falta.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus