Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzeko. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.
Ikusleen artetik hautatutako damatxo batentzat itzulipurdiak eta agoniazko murgilak egiten. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.
Ardoari tragoxka luze bat eman dio soinujoleak, haren ahotsak arestiko maitemin doinu murgila tupustean galdu aurretik. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.
· Haatik, bere baitan amildu zen, eta ez zegoen modurik handik irtenarazteko; putzuan gero eta murgilago ikusten nuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.
Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean, Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Nire gogo hondoko ur sakonetan murgilean sartzen saiatzen naiz. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 14. orr.
Hiru aldiz hasi behar izan zuen irakurketa, murgilean arakatu ohi zituen kostapeko arrokak bezain lauso hartzen zituen hitzak, ezin zuen kontzentratu. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.
Eta hondoa jo baino lehen, igerian ikasi nahi dizu euskarak, eta ur axaleko mariposa estilo xurian ez ezik, urpeko zoko ilunetan ere ekin dio murgilean, eta horratx titanic paperezko gurea azaldu! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 87. orr.
Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.
Ez baitakit korrika egiten, ez jauzi egiten, ez buruz murgil egiten, ez baloia harrapatzen, eta are gutxiago txutatzen... Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 71. orr.
Farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean; istantean jalgitzen dira aztal-has, ardura belaunez beheiti ez doan artile marroizko atorra hutsa soinean, eta algaratan doaz lasterka murgil egitera. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.
Alde batetik bestera ontziaren azpitik igarotzekotan murgil eginda, estekatu egin da mutilaren bainu-galtza gilako burdina-kakoska batean; eta, hartatik ezin jareginik, hil egin da bertan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.
· Krater sakon batean murgil egin dugu, eta itzulipurdika zeharkatu dugu izotza, zalaparta bizian, hondo urtsuraino. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Zeruaren putzu urdinean murgil egin zuten haren begiek. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.
Euskal literaturan murgil egiteko. Berria - Kultura 2004-11-04
murgil egin (10); murgil egiteko (3); murgil egiten (4)